« Lehen harri hura | Besteen mina »
Sonetoak / William Shakespeare (Juan Garzia) / Aztarna, 2015
Shakespeare-ren sonetoak Javier Rojo / El Correo, 2015-03-07
Shakespeare euskarara itzultzea ez da gauza berria, baina itzulpen horietako asko ez dira eskuragarriak edota dagoeneko zaharkituta geratu dira. Horrexegatik berebiziko interesa du, nire ustez, Juan Garzia Garmendiaren eskutik datorkigun itzulpen berri honek. Lan honetan, 154 soneto agertzen zaizkigu, jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz, horrela ingeles zaharra irakurtzeko gai denak bi bertsioen arteko erkatzea egin lezake, eta horri gaineratu behar zaizkio soneto bakoitzean itzultzaileak eskaintzen dituen azalpen interesgarriak. Euskal itzulpena dela-eta, esan behar da jatorrizko sonetoak euskaratzeko itzultzaileak erabaki duela egitura metrikoa errespetatzea. Beraz, ez gaude bakarrik soneto batzuen itzulpenaren aurrean, itzultzailearen lana harantzago doa-eta. Itzultzaileak sonetoak sortu ditu itzulpenean, errima eta neurria gordez. Gogoratu behar da sonetoa euskal literaturaren historian salbuespen batzuetan izan ezik ez dela izan askotan erabili den metrika-egitura bat.
Garzia Garmendiak sonetoen bidez itzuli ditu ingelesezko sonetoak, neurrian 11 silabako lerroak errespetatuz. Honek ezinbestez eraman du itzultzailea sormen-lana egitera, sonetoak berridaztera. Eta erabaki horren ondorioz, euskal sonetoek inpresio berezia uzten dute: informazioa askoz modu sintetikoagoan ematen da jatorrizkoetan baino, eta abstraktuagoak gertatzen dira, zehaztugabeagoak. Uler bedi ondo: itzulpena bikaina da, horretan ez dago inolako dudarik. Aldez aurretik hartu behar den erabakiaren ondorioa baino ez da inpresio hori. Liburu hau, bestalde, objektu moduan ere interesgarria da, Koldobika Jauregiren irudiez eta liburuarekin batera eskaintzen diren bi CDetan Joxan Goikoetxearen musikaz osaturik agertzen baitira testuak.
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza