« Etxean izanda etxerik gabe | Heriotza, txoriak eta abar »
Hutsegiteen garaia / Mohamed Xukri (Arantzazu Royo) / Igela, 2014
Katamalorik gabe Iker Zaldua / Gara, 2015-02-07
Ia lau urte igaro dira Mohamed Xukri lehenengoz ekarri nuenetik. Orduan Ogi hutsa izan zen aitzakia, bere haurtzaroa eta nerabezaroa katamalorik gabe erakusten zuen liburua. Oraingoan, Hutsegiteen garaia da mahai gainean zabaltzen dudana. Bere autobiografiaren segida.
Gordina eta latza zen lehenengoan kontatzen zituenak, eta ildoak bere horretan jarraitzen du hemen, agian gordinago eta latzago, bere bizimoduak barealdi handirik izan ez duen seinale.
Hogei urterekin utzi genuen lehen geltokian, patrika pobreziaz eta gosez zamatuta, kontrabandoz zikinduta azazkalak eta prostituta usainez larruazala.
Egoera eta patua aldatu asmoz, Laracheko Eskolan sartzea erabaki zuen, eskolatu eta arrasto ilunak oroimenaren amildegian gal zitezen. Marokon bizi zen giroak, ordea, ez zion utzi garaipen hori ospatzen, iraganean bizitakoak, Tanger hiri zalapartatsuak, familiako tragediak eta jaio ostean ernatutako animalia senak bide arriskutsu hura urrunegi ez uztera behartu zuten, apika.
Dena den, lortu zuen, ikasketak egin, Arabiera irakatsi eta, batez ere, liburuak irakurri, literatura irentsi eta, barrenak askatzeko idaztea. Terapia omen da idaztea askorentzat, Xukrirentzat ere hala ei da, sarritan aitortzen du, luma ederrenak goibeltasunaren dirdiraz hasten direla dantzan. Eta egiaz, bigarren liburu hau esku-zorroan gordetzeko moduko esaldien bilduma da, besteak beste, Lokatzetako semeak inspirazioa behar dik / Eromenean, ez dago irudizko zerua beste lurralderik, eta han ikasten dugu nola egin hegan hego hautsiekin / Denbora ez da elbarrien zain egoten.
Hor itzultzailearen lana aipatu behar dut ezinbestean, esaldi biribiletan zirriborrorik ez eragitea, esaldi biribilak idaztea bezain zaila baita zenbaitetan, eta kasu honetan borroka hori irabazi duela iruditzen zait Arantzazu Royok.
Bestelakoan, maitasuna aipatuko nuke liburua, eta haren arerio bikia, gorrotoa. Amarekiko maitasuna da agerikoena, aitarekiko gorrotoa agerikoena, baina maitasunak ehunka amets, amorante eta adiskide ere baditu eta, hemen ere, horiek dena agertzen dira, katamalorik gabe.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi