kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Txartel bat (des)herrira / Garazi Goia / Elkar, 2013

Memoriaren (des)herria Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-07

“Buelta asko eman dizkiot kontuari, eta ondorio berdinera iristen naiz beti. Hiru aukera gelditzen zaizkit:

1) Aurrera egin, indarra atera eta errudun sentitu gabe bizitzen saiatu, benetako bizitza hau onartu. Herrian.

2) Belaunikatu, garrasi egin, burua makurtu eta etsi. Standbyan jarraitu. Deserrian.

3) Ihes egin (berriro). Deserrira (berriro).

Asko deliberatu dut. Mina metatzen zait argirik ikusten ez duten begi hauetan. Baina erabakia hartuta dago orain.”

Garazi Goiak (Segura, 1978) bigarren nobela argitaratu du, Elkar argitaletxearekin. Txartel bat (des)herrira izeneko eleberri honetan, bi istorio nahasten dira. Batetik, Perurena, 1937 urtean Santurtzitik atera zen Habana itsasontzian atzerriratu zituzten lau mila haurretako batena. Southamptomera iritsi zenetik Ingalaterran eman du bizi osoa. Bestetik, Ibairena; bere iraganarengandik ihesi joan da Londresera. Atzean utzi nahi ditu festa gau batez gertatutako istripua eta haren ondorioak. Bi istorioak Londresko kafetegi batean elkartuko dira, (des)herrian.

Goiak Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Bilbon eta gaur egun Londresen bizi da, BBCn lanean. Bere hitzetan, ez du herriminik. Distantziak askoz laburragoak direnez garraioan eman diren aurrerapenei esker, sarritan itzuli daiteke jaioterrira.

Nahiz eta atzean dokumentazio lan handia eduki, Txartel bat (des)herrira ez da nobela historiko bat. Hala ere, Gerra Zibilean zehar Euskal Herria utzi behar izan zuten milaka haurren historia bizirik mantentzen ahalegintzen da, urte askoan isildu nahi izan duten historia.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak