« Memoriaren (des)herria | Babes bila doazenak »
Galerna / Iratxe Esnaola / Elkar, 2010
Galerna Irati Marañon / aiaraldea.eus, 2013-07-03
Iratxe Esnaolak nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria eskuratu zuen bere lehenengo eleberri honekin. Orduz geroztik ez du beste ezer argitaratu, eta pena da, egia esan. Dena den, Bergarako Amodiozko Gutunen Lehiaketa beteranoko aurtengo edizioa irabazi du klitoriari eskainitako omenaldi eder batekin. Hitz egin dezagun, baina, Galernaz.
Abuztuko azken eguna da S.S hiri turistikoan. Itsasertzeko hotelak eta apartamentuak husten ari da jada, eta giroa ezin itogarriagoa da. Sargori dago, eta geratzen diren atzerritar apurrak eta bertako herritarrak bero sapa gainetik ezin kendu dabiltza. Guztiak daude galerna noiz iritsiko zain.
Egunak zeramatzaten Hotelean etortzekoa zen ekaitzaz hizketan. Arrats aldera bezero eta zerbitzariek Hoteleko kafetegitik begiratzen zioten udako kostalde eguzkitsuari. Galernaren zain zauden denak, ozeano atlantikoko ekaitz bat-batekoaren zain, itsasotik sartzen zena egun sargorien amaieran. (…) Baina uda hartan galernak ez zuen eztanda egin nahi eta bero sapak berean jarraitzen zuen S.S.ko hirian. Itxarote hura, azkenerako, itxitura bat zen bere baitan.
Jokaleku itxi horretan mugitzen dira nobelako protagonistak: Nora eta Sebastian Bechener senar-emazteak eta hoteleko jabea eta haren alaba. Ditxosozko galerna ez eze, beste kontu eta ardura batzuk dituzte haiek buruan. Kontakizunak aurrera egin ahala haien arteko harreman, lotura eta sentimenduen berri izango dugu, eta harrigarria da Esnaolak duen gaitasuna hain orrialde gutxitan hainbeste kontatzeko eta narrazioaren tempoari eusteko. Kontuan izan, gainera, istorioak egun bakarra hartzen duela, arratsalde bat baino ez, kasik. Sentimenduen galerna esplosibo bat da nobela hau, literatura-dosi txiki intentso bat, motxilan sartu eta hondartzan, itsasoko haize gozoa lagun, irakurtzeko oso aproposa.
Bozgorailuetatik galerna arriskuaz abisuka hasi ziren. Hondartzako pasabidean kokatuta zeuden bozgorailuak, zeinetatik aurrerantzean, ikuskizun batean bezala, behin eta berriro errepikatuko zitzaien udatiarrei ekaitz arriskuaren kontsigna. Dena eguzkitan zegoen, ordea. Galerna ezustean iristen zela kontuan hartu behar zen, baina baita iragarri arren ez zela beti ailegatzen. Horregatik bainulariek ez zieten uretatik irteteko aholkuei kasu egin hondartzako giro ederrean. Sinestezina zirudien haize eta euri zurrunbilorik etor zitekeenik, nora eta, sargori haren baitara.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi