kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Su zelaiak / Mikel Peruarena Ansa / Susa, 2014

Sarraski-frontea Javier Rojo / El Correo, 2015-01-03

Lehenengo Mundu Gerraren hasieraren mendeurrena zelarik, normala zen 2014.ean euskaraz ere gai hori erabiltzen zuen libururen bat agertzea. Literaturari dagokionez, Mikel Peruarena Ansaren eskutik etorri zaigu “Su zelaiak” izenburuko nobela. Idazlanean kontatzen zaizkigu Lehenengo Mundu Gerran Baionako 49. Erregimentuan zeuden zenbait euskaldunen nondik-norakoak. Hasieran nobela koral moduan agertzen zaigu idazlana, protagonista zehatzik gabea, euskaldunen taldea osatzen duten pertsonaiek txandaka hartzen baitute garrantzia.

Pertsonaiak gerra-frontean daudenean egoeraren kontzientzia hartzen dute eta hasten dira konturatzen pentsatzen duten baino luzeago joko duela, eta garrantzitsuago dena, poliki-poliki, banan-banan, hara joandakoak hilko direla. Nobela korala izanik, protagonista difuminatuta egonda, irakurleak inpresio hartzen du pertsonaien mugak ere desagertzen direla, pertsonaiak ez direla norbanakoak, baizik-eta talde handi baten pieza soilak, erori eta beste pieza bat zuek ordezkatzen dituztenak.

Mikel Peruarenaren nobelak puntu interesgarri asko dauzka. Lehenengoa, nire ustez, idazleak hartu duen jarrera litzateke. Idazleak kronikagilearena egiten du, zer gertatzen den kontatzen du, batzuetan pertsonaien buruetan sartzen da, baina gertakariei buruzko balorazioak egitea saihesten du, gertakariek berek hitz egiten baitute eta ez baitute bestelako azalpenik behar. Sarraskia kontatzerakoan normalitatearen itxura emanez absurdoa azpimarratuta geratzen da idazlanean. Idazkeraren aldetik, idazleak ahalegina egin du iparraldeko euskara irudikatzen, istorioa egiazkoago bihurtuz. Mendeurrena aprobetxatuta idatzitako nobela bat izango da, baina benetan irakurtzea merezi duen liburu horietakoa iruditu zait Peruarenarena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak