kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002

Paperezko hegazkinak Joseba Bergara / Hitzak & ideiak, 2002-09

Indartsu agertu da Lutxo Egia euskal eleberrigintzara. Lehen nobela du hau baina, Paperezko hegazkinak, egia esan, ederki trebaturiko idazle baten lana da. Bi hari eta hainbat planok osatzen dute eleberria, eta puzzle gisako ahalegin horretan, egileak ederki asmatu du irakurleari eskaini nahi ziona papereratzen. Gaur egungo Euskal Herria eta 1936ko Espainiako Gerra dira bi harien oinarri. Batetik, gerra hartan kazetari moduan lanean aritu zen Benedict Capon-en bila dabil Londresen protagonista. Hari horretatik tiraka, iraganera begira jarri eta Espainiako Gerrak Euskal Herrian utzi zituen gertaera eta ondorio latzei begira jartzen zaigu idazlea. Eta bonbardaketen, suntsiketen, traizioen eta gainerakoen gainetik, gezurrak azaleratzen ditu. Eta gezurrak azaleratzearen lan horretan kazetaritzak duen lana nabarmentzen du.

Londresen, batetik bestera, bestalde, egungo Euskal Herriari buruzko albisteak ere jasotzen ditu, hedabideen bidez. Horrek ere, gatazketan hedabideek duten paperari buruzko gogoeta eta kritika egitera darama.

Emaitza ederra da. Oso gustura irakurtzen dena. Azken batean, hedabideei eta traizioari buruzko gogoeta literario ausarta da liburu hau. Nobela ona. Irakurlea hari batean zein bestean, plano honetan zein hurrengoan, gustura sentitzen da. Iragana eta Londres ezagutuko ditu. Bonbak eta tabernak. Gezurrak eta garagardoak. Lagunak eta traidoreak.

Bideari orrialdez orrialde irakurlea irabaziz ekin dio Lutxo Egiak. Bide beretik segitzeko besterik ez diogu eskatzen.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak