« Basarri lekuko | Zenbaitzuen gerra txikia »
Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014
Odol mamituak Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2014-12
Neska baten joan-etorriari heldu dio Alaine Agirrek lan honetan: eromenerako joanaldia eta hortik at bizi direnen normaltasunerako etorraldia. Edozein izan liteke neska hori, edozein herri, hiri edota herrialdetakoa, izenik ere ez baitu, ezta adin jakinik ere. Halere, nabari zaio gaztea dela, erotzera eraman zutenak kontatzen dituenean, batez ere, baina baita bizitzaren aurrean erakusten duen eskarmentu ezagatik ere.
Hain zuzen, litekeena da irakurleak eromenaren beraren deskribapenaz kanpoko datu gehiagoren falta sumatzea, neskatoak bizi izandakoak sakonago ezagutzeko gogoz geratzea. Izan ere, izenburuari fidel, odolari hertsiki loturiko liburua baita hau; odolari eta haragiari, sentsazio fisikoei, nagusiki. Psikosia, buru eta gorputzean eragiten dituen sentipenak, oso modu grafikoan ematen ditu aditzera protagonistak (adibidez, sinonimoak barra-barra baliatuz), batik bat 1. pertsonan kontaturiko pasartean. Beranduago, 2. eta 3. pertsonak ere erabiliko ditu, gaixotasunetik aldendu eta bizimodu arruntagora gerturatu ahala… hizkuntz aldetik nolabaiteko aldaketa dakarrena, apur bat errazagoa, samurragoa-edo, bilakatuta.”Gorroto ditut emozio moderatuak” aipamena dago liburu hasieran, beraz, laburbilduta, horretan bat etorri eta eromenak zer dakarren jakiteko ausardia edo barrena duen irakurleari, behintzat, ez dio hutsik egingo.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi