« Letra, letre, letter… esku (t) itza… | Ahots galduaren bila »
Kapital publikoa / Jose Luis Otamendi / Susa, 2014
Zalantzaz Javier Rojo / El Correo, 2014-11-29
Garai berri baten aurrean aurkitzen da subjektu poetikoa. Alde batetik, historia bat dago inflexio puntu honen atzean, inflexio puntu horretara nola heldu garen azaltzen duena. Baina, beste aldetik, inflexio puntu horretatik begiratuta, geroa badaezpadakoa eta zalantzaz beterik agertzen zaigu. Egoera zalantzakor horren berri ematen zaigu idazlan honetan. Egoeraren aurrean, poetak bere dudak azaltzen ditu, ez du ziurtasunik, dena galdera bat balitz bezala planteatzen zaio. Egoera hau klabe bikoitzean ulertu daiteke. Alde batetik irakurketa historiko-politikoa izan dezake. Euskal Herriak garai berri bat du bere aurrean, non abertzaleek eta ez-abertzaleek berriro ere beren burua kokatu behar duten inguru honetan. Eta garai berri honen aurrean mugiezinak ziruditen osagai batzuek ez direla hain egonkorrak erakutsi dute. Baina klabe historiko-politiko honekin batera, ikuspuntu pertsonala (pertsonaren izaera erdigunean dagoen ikuspuntua) ere azaltzen zaigu. Idazlea helduaroan aurrera doa, eta bizitzaren oinarriak iruditu zaizkionak orain bestelako begiekin ikusten ditu. Erlatibizatu egiten dira alegia. Zalantzazko mundu honetan, poetaren funtzioaz ere hausnartzen da lerro batzuetan. Ez dauka oso garbi zein izan daitekeen poetaren lekua egoera berriaren aurrean; taldearen hitzak gordetzearekin lotu daiteke haren funtzioa, horrek bazterrean geratutakoen memoria zaintzea inplikatzen baitu, memoriarena liburu honetan agertzen den beste kezka bat da-eta.
Bestalde, idazleak erabiltzen duen hizkera poetikoan ezkerreko diskurtsoan agertzen diren hainbat osagai errepikatzen dira, eta behin eta berriro mundu erasokorraren aztarna uzten dute agerian. Mundua ez da pertsona eroso sentitu daitekeen leku bat, baizik-eta itogarria izan daitekeen ingurua, azken finean poema hauen arabera, gure ingurua ez bai ta oso “gure”.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro