« Ezkutuko tentsioak | Hala bedi ez P, eta orduan ez Q »
Zure hatzaren ez galtzeko / Itxaro Borda / Elkar, 2014
Iritsi da postaria Igor Estankona / Deia, 2014-11-15
IRITSI da postaria eta ekarri ditu iduriz guretzat ez diren gutun batzuk, propagandaren antzekoak, baina tentuz irakurriz gero gureak ere badirenak, eta hitz egiten dutenak gertatzen ari zaigunaz: “Zer da zerua gerra hegazkinez/ Belzten duen mundu hau?/ Zer da mundua mututzen eta/ Mudatzen doan mundu hau?/ Zer da mundu hau?”.
Munduari —beraz, guri— gertatzen zaionari buruz idazten du Itxaro Bordak, jakin nahian gutako bakoitzari zer gertatzen zaion. Agian ahaztuegi eduki dugu bakoitzari gertatzen zaiona munduarentzat inportantea dela. Kolektibitate lauso baten aurrean pulpitutik aritu beharrean, ordea, bere nitasunetik hartzen du jarrera bat edo beste Itxaro Bordak. “Arrotz intimo” bihur ez gaitezen borroka konstantean, desozializatu ez gaitezen sortuz intimotasun berriak. Berak esana da Zure hatzen ez galtzeko berezi honetako poesia a-sozial hau ez dela jaio gizartearen, ekonomiaren edo are politikaren auzietatik kanpo.
Itxaro Borda gauza berrien bila dabil begi beti prestuekin. Krisi ekonomikoarekin datorren krisi espiritualaz mintzo zaigu zelanbait. Orientazioa galduta, betiko zutabeei gogor heltzera egiten digu dei idazleak, gure aterpea delarik “isiltasunez, handitasunez eta adiskidantzaz azpilduriko uhartea”.
Patti Smith, Maria Merce Marçal, Madonna. Emakumeen haurridetasun zabal bat proposatzen du poetak. “Ni bezalako emakumeak/ Ehun milaka daude/ Munduan zehar”. Idazle katalanaren kideko arimak hitz egiten digula dirudi uneka. Hark ere bazioen, hiru bider errebelde egin zuela halabeharrak: emazte sortu izanak, klase sozial apalekoa izateak, eta herrialde zapaldukoa. Itxaro Bordak ere gaizki tratatutakoen umore berbera dauka, xamurtasun berbera: “Debaldeko lana salbu/ Baneki zerbait balios egiten!/ Makila eskuan dabilkit/ Ez dakit itzuliko naizen”. Bordaren feminismoa kultua bezain sentimentala da, erraietakoa bezain intelektuala. Eta nahaste horretatik sortzen du diskurtso bat poesiarekin uztargarria, ez daukana zerikusirik teoriarekin. Itxaro Bordak eguneroko praktika sakonetik eta hezur haragizko adiskidetasunetik idazten du: “Hiru ginen hamalau ziren Leire eta Castillorekin beste bost karriketan ibilki”.
Erribera, Irak, Urdaibai, Atenas. Leku guztietan mintzakideak ditu gainera idazleak. Edo agian lekuak eurak dira berarekin berba egiten dutenak. Hotel itsasmin poeman, esate baterako, Elantxoberi kantatzen dio, eta adiskidetasunari, eta bakardadeari, eta amodioari, eta guztiari. Poema eder guztiahaldun biribil horietako bat da, metaliteratura ukitu eta guzti, idazteari zentzua emanez: “Eta bertan nago/ Elantxobeko Itsasmin hoteleko/ ganbaran jada hotzitua,/ esperoan eta idazten”.
Liburuko pieza guztiek ezin dute izan Hotel itsasmin bezain oso eta hunkigarri, baina liburua bera osoa eta hunkigarria da oro har. Ez da alaia. Ez da tristea. Bizitza bera bezalakoa da, bizi beharrekoa.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi