« Zu ez zara Marcel | Urkamendira bideko erreportaia »
Intzensua lurrean bezala / Felipe Juaristi / Baroja, 1988
Kurtzeta majikoa eraikiz narrazioan hasi da Juaristi Felix Ibargutxi / El Diario Vasco, 1988-07-27
Terreno berri batean hasi da Felipe Juaristi azkoitiar poeta: narrazioan. Eta orain artean landu gabea zuen baserri-giroa isladatu nahi izan du nobela labur honetan. Hara beste idazle bat aspaldiko gizarte ruralaren lilurak harrapatuta geratu dena, usai zaharrak entzun nahi izan dituena. Ez dira momentu honetan gutxi, euskal letren panoraman, bide honetan ari direnak.
Apustu zaila da “Hiriaren melankolia” bezalako poema-liburua argitara eman eta handik laster “Intzentsua lurrean bezala” honi ekitea. Obra berri hau, bestetik, izan liteke egilearen gusto eta afizio-aldaketa baten fruitu. Holako estilo eta gai-aldaketak ez bait dira nolanahi eta noiznahi gertatzen. Hori ez da baina inportanteena, obra baizik.
Ezeren aurretik, esan beharra dago obra gustagarria dela. Irakurlea harrapatu egiten duena. Hustuz doan herri baten historia kontatzen da hor, Kurtzeta izeneko parajearena hain zuzen. Narratzailea, handik hanka egin duen pertsona bat da; beronen hitzetan jakingo dugu familia horren gorabeherak ez ezik, herriko beste pasadizo zaharrak ere. Pertzepzio berezia duen narratzailea dugu, lore, landare eta arbola kontuetatik apartatu ezinik bizi dena. Haren sentipen gehienek mendafin, masusta eta pitxilore usaia izango dute. Lore eta belar gorabehera horiek izugarri markatzen dute istorioa, egileak sortu nahi duen giro majiko horrentzako osagai printzipalak direlarik.
Istorioa urruti dago oso “tremendo drama rural”etik, nahiz azken batean drama baten kontakizuna besterik ez den. Aita-seme batzuren harremanak nola gaiztotzen diren da nobelako ardatz nagusietako bat, baina dramatismo meheaz kontatua.
Liburuan zehar badira kapitulu bakarreko istorio paralelo batzu, ardatz nagusiarekin zerikusi handirik ez dutenak baina beura ederki jazten dutenak, hala nola Elizegiko Manuel eta Bentako Kandidaren arteko maitasun zoroarena.
Nobelako lorpen haundienak bi dira, ene iritziz: Kurtzeta bezalako paraje adierazgarri, sujerente eta majikoa asmatu izana eta, bestetik, istorioaren erritmoa, datuak dosifikatuz, suspentseari eutsiz, kontakizunean salto ausart eta bariatuak eginez.
Kurtzeta bera da protagonista eta ez hainbeste narratzailea. Protagonista hau ez dago hain ondo desarroilatua, nire ustez. Haren izakera pixka bat aidean geratzen da. Pertsonaia egoskorra dela esango digu behin eta berriz, baina gero haren egintzek ez diote irakurleari holako sentsaziorik transmititzen. Gainera, zenbaitetan badu kontatzeko modu bat holako pertsona bati ez dagokiona: esango digu berak bukaera aldera ze ofizio izan dituen bizian zehar, esango digu baita ere “zerbait ikasi duela gauetan estudiatzen”, baina batzutan gauzak esateko modu kultoagoa erakutsiko du kontakizunean zehar. Kurtzetar bati beste espresiobide batzu dagozkiola, beste adjetibo batzu, sentituko du zenbaitetan irakurleak. Espresiobide sintetikoak, zuzenak, dira gehienetan narratzailearenak, eta holako ezaugarriak dituen pertsona bati marrazio modu dispertsoagoa, ez horren zehatza, dagokio seguruena. Edozein modutara, beste batzutan ederki asko sartu dela baserritarren psikologian erakutsiko du Juaristik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez