« Erraien ausardia | Ba ote da gerra txikirik? »
Poeta katalan garaikideak / Askoren artean (Gerardo Markuleta) / Elkar, 2014
Urre biribila Jose Luis Padron / Bilbao, 2014-08
Literatura Unibertsalaren garai bateko bilduma hartatik, zoritxarrez, lehenbiziko 100 izenburuak eskuraezinak dira, desagertuta daude. Horietako batzuk errekuperatu egin dira, eta berritu eta itxuraldatuta, berriz eskaini irakurleari. Horietan guztietan, 100 horietan, bakarra izan zen poesiazkoa, eta hain zuzen ere hura bera berreskatatu da orain, titulua pixka bat aldatuta, eta aurrerago azalduko ditugun beste zenbait gauza ere aldatuta, beraz, liburu berezia da EIZIE eta Eusko Jaurlaritza partaide dituen Urrezko Biblioteka Bildumaren barruan, Poeta Katalan Garaikideak Antologia (Elkar, 2014).
Berezitasuna da katalanetik itzulia, eta Kataluniako poesiaren ondare aberatsetik egindako aukera dela. Gerardo Markuletak egina da bai poeten aukeraketa bai poemenena, baita itzulpena eta sarrera ere.
Asko itzulitakoa da Markuleta, euskaratik gaztelaniarako norabidean eta alderantziz, baina beste hainbat hizkuntzetatik euskararako norabidean ere bai: 39 titulu ditu itzuliak, horietako batzuk helduentzat, baina haur eta gazte literaturan ere dezente itzulitakoa da.
Orain, Poeta Katalan Garaikideak Antologia ekarri du. Edizio ederra. 1997an argitaratu zen lehen aldiz, beste izenburu batekin, Zenbait poeta katalan. Liburu berri hau, huraxe da funtsean. Baina berriz argitaratu baino, Markuletak berpiztu egin du. Izenburu berria dakar, zehatzagoa eta argiagoa; azal berria dakar, polita, ikusgarriagoa; hitzaurre berria dakar; eta guztiz zuzenduta dator, 17 urte asko baitira euskararen eta itzultzaile baten ibilbidean, horregatik orrazketa sakona behar zuen, derrigor.
9 poeta dira antologian agertzen direnak, XX. mendekoak guztiak. 97ko lehen liburu hura argitaratu zenerako denak hilak zeuden ja, baina obra oso bizia daukate oraindik. Poeta bakoitzetik zortzina poema irakur daiteke bilduman, elebitan, jatorrizko katalan eta euskarazko Markuletaren bertsioan. 9 poeta izanda, estilo, forma eta intentzio ezberdinetakoak dira: intelektualak, abangoardistak, sinbolistak edota herrikoiagoak. Baina poemak propio aukeratuta daude euskal irakurlearentzat, hau da, laburtasuna eta argitasuna lehenetsi zituen Markuletak testuak hautatzerakoan.
Liburuak aukera ematen du poeta katalanak ezagutzen hasteko, eta poesia katalanerako sarrera gisa ere badu bere balioa. Orduko lehen edizio hura estimatu genuen bezainbeste estimatzen dugu bigarren hau. Asko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi