kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Zangotraba / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2014

Erdipurdiko heroia Javier Rojo / El Correo, 2014-06-14

“Zangotraba” idazteko ematen du Juan Kruz Igerabidek hiru oinarri izan dituela kontuan. Generoari dagokionez, idazlea literatura beltzaren ereduan oinarritu da. Protagonista nagusia Joxe, aduana-agente bezala lan egiten duena, baina ‘alter ego’ moduan Juan Fernandez ikertzaile pribatua duena. Joxe Juan bihurtzen denean, lanbide ez ezik izaera ere guztiz aldatzen zaio. Joxe euskaldun jatorra da, mugimendu abertzaletatik hurbil dagoena. Juanek, ordea, ez du eskrupulu handirik eta ez du inolako oztoporik poliziarekin kolaboratzeko, nahiz eta bere ikertzaile-lanaren parte nagusia ezkontza eta maitaleen inguruko ikerketak burutzea izan. Bigarren oinarria, tonua da. Esan behar da idazleak bere nobela fartsa moduan aurkezten duela eta ironikoa ez denean sarkastikoa dela. Nobela lehenengo pertsonan kontatuta dago, baina Joxe-Juan protagonista bikoitz honen hitzetan maldan behera amildutako erdipurdiko heroi baten presentzia baino ez dugu aurkitzen. Eta hirugarren oinarri moduan, Euskal Herriko testuinguru soziopolitikoa dugu. Nobelaren argumentua trantsizio garaian kokaturik dago, eta pertsonaien bizi-tzetan ezinbestez dute eragina garai historiko horretan gertatzen ziren tirabirek, ETAren presentzia erdigunean dagoelarik. Hiru oinarri horiekin idazleak argumentu nahasi xamarra duen nobela bat eraiki du, argumentu nahasia, protagonistaren pertsonalitate bikoitzaz gainera, arazo pribatuak eta publikoak txirikordatzen direlako, batzuen eta besteen artean harreman konplexuak sortuz. Irakurleak ez dio sinesgarritasun handiegirik bilatu behar pertsonaiari gertatzen zaionari, parodiak gehiegi baldintzatzen du-eta argumentua.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak