« Sargori | Zirrikituak »
Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2014
Igelak benetan hiltzen dira Amaia Panizo / hirinet.net, 2012-04-27
“Igelak benetan hiltzen dira” misterioko eleberri bat da, laburra eta arina, zeinarekin Iñaki Irasizabal idazle bizkaitarrak, bere lumaren erritmo ezin biziagoaz baliatuz, irakurlea lehenengo orrialdean harrapatu eta azken puntura arte ez askatzea lortzen duen.
Gauza guztiak etiketatzera bultzatzen gaituzten grinak asetuz eleberriaren osagai guztiak analizatu bagenitu, erraz koka genezake honakoa, eleberri beltzeko generoaren barruan, baina ez da hau ordea nolanahiko eleberri beltz bat.
Badugu noski misterio bat; Aroaren, bere etxetik ez oso urrutiko kala batetan natur-zientzietako lanerako laginak jasotzen ari zen hamabi urteko neskatoaren, desagertzea, eta baita “krimenaren” agertoki bat ere; biztanle guztiek, bistaz besterik ez bada, elkar ezagutzen diren kostaldeko herri txiki bat. Baina istorio honen parte ez den, edo akaso baden, kontalari baten eskutik, ezohiko ikerkuntza baten aurrean aurkitzen gara, zeinean, handik pasatzen den hura bezala, bertan ikusi, bizi edota entzun zituen gertakizunak kontatzen dizkigularik.
Eleberri honetan, bizitzan maiz gertatu ohi den bezala, gertaerek baino pisu handiagoa dute, turko-buru bat bilatuz euren kinielak jolasten dituzten batzuen eta besteen usteak, haria bukaera iragarrezinetan lehertu arte tenkatzen dituzten uste horiek alegia.
Burua txoriz beterik, eta Mendaroko txokolatea bezalako eleberriekin arrakasta lortu ondoren, nobela beltzako irakurle zaletua dela aitortu duen Iñaki Irasizabalek misterioko tramak harituz ere maisua dela agerian usten digu, berriz ere, bere seigarren eleberria den, “Igelak benetan hiltzen dira” idazlanarekin.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez