« Literaturaren barruan | Urte berrirako asmo zintzoa »
Urtebetetze festa / Castillo Suarez / Elkar, 2012
Zaurietatik arnas hartzen Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-01
Bilbao berripaper eredugarri hau 25. mendeurrena ospatzen ari zela, Castillo Suarezen azken poesia lana iritsi zitzaigun: Urtebetetze festa (Elkar, 2012). Ospakizuna eta euskal poesiaren berriena ezin egokiago lotzeko.
Castillo Suarezek ez ditu inoiz ezpainak margotzen, eta ezpainbarra bat da liburuko azalaren irudia. Kontraesan estetikoa dirudi, baina gelditasunetik ateratzen gaituzten gogo-aldartearen mugimenduen multzoan sartuko nuke bitxitasuna: bizitza gauza polita ez dela ondo ikasi duenaren bizipoz adimentsu eta ironikoaren adierazpen ederra. Eta poema bilduma osoa dago bizitzarekin mugimenduan.
Ez dugu poesiatzat ulertzen dugun lerro etena topatuko, ez dute olerkiaren egitura hori, baizik eta prosazko egitura, Souvenir liburuan erabili zuen moldean. Eta tartekatuta, bi lerroko poemak: horiek harritu naute gehien, haragia latigoarekin jotzen denean bezala idatzita. Hauxe, adibidez: “Beti dago maitasuna baino okerragoa den zerbait:/ biharamuna”. Baina gainontzeko testuetan ere baditu ideien eta irudien arteko loturak, euskaraz originalean irakurri ahal izateak poza berezia ematen dutenak, meritu eta maila handikoak.
Poesia irakurtzen du asko Castillok, eta Yolanda Castaños galiziarraren aipuak abiapuntua ematen dio, baina bere egungo unibertso literarioa osatzen duten beste hainbat aipu ere sinatzen dituzte Iñigo Aranbarrik, Xabier Gantzarainek, Elena Medelek eta Kerobiak. Bakardadeari buruzko aipuak, bakardadeari buruzko liburua ere den aldetik.
Bakardadea, bakardadetik datozen ametsak, ahaztura/oroimena eta utopia, horiek aipa daitezke gai nagusien artean. Gorputzaz ere idazten du. Eta keinu batzuk egon badauden arren, gai politikoak alde batera utzi ditu, eta, horrek, nire ustez, interesgarriago egiten du bere ahots poetikoa. Nitasunetik idatzitako poemak ahaztu, eta bigarren pertsona eta hirugarren pertsona batean jarri du fokua. Idatzitakoaz hitz egitea nahiago du Castillok, bere buruaz hitz egitea baino.
“Aireportutan daude emakumerik ederrenak” esaten du poemetako batean. Euskal poesian ere bai.
Dena den, kasu handirik ez egin hemen esandakoei, zaletasun berriaz irakurtzekoa baita Castillorena, liburuari buruz besteek zer esango zain egon ordez, norberak jabetzea merezi duten horietakoa. Hori da Urtebetetze festa liburuaren mesedetan esan nahi dudan gauzarik garrantzitsuena.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui