« Gerra, haurraren begietatik | Zer barkaturik ez »
Artikoa / Izaskun Gracia Quintana / Amargord, 2012
Izaskun Graciaren ‘Artikoa’ Jose Luis Padron / Bilbao, 2012-12
Izaskun Gracia Quintana Bilbon jaioa da, 1977an. Berlinen bizi da, eta bertan egiten du lan diseinatzaile grafiko eta itzultzaile gisa. Masmedula Ediciones argitaletxearen sortzailekide eta editorea da.
Bere poemak hainbat aldizkari eta antologiatan eman dira argitara. Lehenbiziko poesia lana, Fuegos fatuos, 2003an kaleratu zuen. Eleak eta beleak izeneko bere lanak, berriz, 2007ko Ernestina Champourcin poesia saria jaso zuen. Eta Saco de humos poema-bildumak Aranda Hiria saria merezi izan zuen, 2010ean.
Izaskun Graciaren artikuluak, nazioarteko poeten azken lanak aztertzen eta gomendatzen, kultura mailan azken orduko berriak eskaintzen dituen Koult.es aldizkari digitalean irakur ditzakegu.
Izaskun Graciaren azken lana, ordea, Artikoa/Ártica izeneko poema-bilduma da, eta Madrilgo Amargord argitaletxeak kaleratu du euskarazko eta gaztelaniazko edizio elebiduna. Artikoa liburuko hitzaurrea idazteko enkargua Pello Otxoteko poeta irundarrak jaso du.
Testu horretan, Otxotekok ondo azaltzen du Izaskun Gracia bere barne munduaren berreraikipenean. Kafkak zioen modura, literaturak aizkorakada bat izan behar du, norbanako bakoitzaren kontzientzia eta izatea urratuko dituen kolpe ebakitzailea. Eta Otxotekoren ustez halaxe azaltzen zaigu Izaskun Graciaren poesia, hausturaren sakonetik hasi, edertasunaren xamurrera iritsi eta bidean zehar pixkanaka irakurlearen oreka astintzea lortuko duen aldarri.
Galeraz kantatzen du Izaskun Graciak bere poemetan, urruntasunak eta ahanzturak sortzen duten nostalgiaz. Poetak agurra adierazten du, eta, aldi berean, bere hitzak atsekabeari ongi etorria ematen dio. Baina ez da dena etsipena Izaskun Graciaren poesian, eta betiere irtenbide berriak bilatzen jarraitzeko prest agertuko da, maitasunez eta eskuzabal.
Artikoa liburuko hitzaurrean, Pizarnik-en honako hitz hauek ekartzen dizkigu Otxotekok gogora: “Funtsezko zauria, hau da, urradura sendatzea da poema bat idaztea. Denok zaurituta gaudelako”. Sendagai gisa dator Izaskun Graciaren poesia. Bere hitza inguruan elkartzen gaituen suaren antzekoa da.
Alejandra Pizarnik, Luis Cernuda, Reynaldo Jimenez, Uljana Wolf edota Jon Gerediaga, besteak beste, poeta horien oihartzuna sumatzen da hurbileko arreta merezi duen Izaskun Gracia Quintanaren azken lan honetan: Artikoa/Ártica (Amargord, 2012).
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi