« Zeremonia | Ez da dena larrua »
Zoperna jenerala / Luis Berrizbeitia / Pamiela, 1987
Libreak eta lotuak Aritz Galarraga / Argia, 2014-02-23
Poesia beti, ez dakit mailua, baina zapata zolan iltzea zaigunoi, xamur egiten zaizkigu genero narratiboagoak, ez hain minbera. Horrexegatik, poeta izaera ezagun izanagatik ere, aitor daiteke itzulpenen bitartez ezagutu izan dudala Luis Berrizbeitia —itzulpenen bitartez itzultzaile bat ezagutzen ahal den heinean, noski—. Hau idazten duenaren heziketa sentimentalean ezinbestekoa izan da, adibidez, Gauza guztien zergatia, Quim Monzó katalanarena; abadinarrak itzuli zuen. Berdin, geroxeago, Roald Dahl, eta hemendik eta handik hartu zizkion Ixtorio hautatuak. Berrikien euskaratu duena izango da Basamortua, J.M.G. Le Clezio Nobel sarituarena.
Nagiak ere gainetik kentzeko daude-eta, azken buruan, ausartu naiz Berrizbeitia poetarekin. Aukeratu behar eta jo dut estreinakora, 87ko Zoperna jenerala bildumara. Baina lasai asko izan zitekeen berdin Eremu karroinduak, olinpikoa, 92koa. Irakurlerik mendreenak atsegin hartuko du, orobat, Koldo Izagirrek apailatu zion kaierarekin —bada zerbait, XX. mendeko berrogeietarik bat—. Ezen, bateko-besteko, poemek baitute elkarren artean lokarria, “denen azpian epaixkaz eta gorderik bezala dagoen sentsibilidade batean”. Ez da erraz definitzen: irudien dotorezia, tonuaren oreka, unibertsaltasun gogoa, tradizio kultuaren eta koblakaritzaren baliatzea egozten dio hitzaurrean Izagirrek. Gehituko genuke hizkerarekiko xera, herriaren literaturari mira, arnas goratzeko gura.
Eta, hara, aski azkar konturatuko da poesia irakurle alferrena ere poema narratiboak badirela halaber —dena delakoa dela poema narratibo izendapen hori—: Esperantzazko solasa edota Haurra eta katabuta, ia ipuintxo bat kontatzen dizutenak. Baina ez zaio bereziki kostako, era berean, bestela ebakita dauden poemak identifikatzea, koplariagoak: Pariserat bidez —Arnaud Oihenarti kuku— edota Amodioaren urrentzia. Ez gutxi kantatzeko modukoak begitandu zaizkit, Oskorrik Negu partean mizpira eder harekin egin bezala —“zu nitaz baino ni zutaz nago/ askozaz gehiago zale”—. Izan ere molde bitako poemak aurkituko ditu, batzuk libreak eta besteak lotuak. Baina guzti-guztiak esan daiteke direla aski askeak, aski buruaskiak, are aski bustiak: lerratzen dira nolabaiteko espiritu kritiko batekin. Eta, zer demonio, batzuek badute tarteka ukitu apokaliptiko bat, oso garaira datorrena: “Etorriko da eguna/ lurra ikaratu eta eraitsiko baita dorrea” (…) “eta orduz geroz oin berriek ebakiko dute bidea” (…) “etorri behar baita eguna/ dena berdin izatekoa”. Zoperna handia baita, uholde jenerala, jainkoak bidalitako zigorra; edo, nondik begiratzen zaion, bedeinkapena.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi