kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Gudari zaharraren gerra galdua / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000

Gudari zaharraren gerra galdua Asier Sarasua / Eibartik, 2013-11-23

Gai eta argumentu klasikoa, klasikoen artean. Gerra, maitasuna eta galera. Hala ere, maisuki kontatua, erakargarria, hasieratik harrapatzen zaituena (are gehiago eibartarra edo elgetarra bazara, Intxorta delako eleberri laburraren erdigunea).

Gerra Zibilean gazte zela, Intxortako gudan hanka galdu zuen agure zahar donostiarra notarioarengana hurbildu da, gerrako elbarri izanik pentsioa jaso ahal izateko agirien bila. Donostiako notarioarenean hasi eta Intxorta magalean amaitzen den eleberriak izenik gabeko gudariaren oinazearen berri ematen digu, Intxortatik Intxortarako bidaia biribilean.

40 urte igaro arren, gerran (eta gerran galdutakoan) baizik pentsatu ezin duen gudariaren gogoetak; gogoeta etengabe eta errepikakorrak, buruko mina sortu artekoak. Gerra galdu zuen; baina baita hanka ere, eta esan daiteke bizitzeko gogoa edo ahalmena ere galdu zituela Intxortan (izenburuan bertan iradokitzen den bezala). Baita gazte maitea ere, orrialdeak aurrera joan ahala jakingo dugunez.

Eleberri laburra (edo ipuin luzea, nahiago bada), 100 orrialde eskasekoa. Bera bakarrik ez ezik, Gorde nazazu lurpean (Erein, 2000) bilduman ere argitaratu zena. Gordina bezain ederra, esan dudan moduan, Saizarbitoriak maisuki kontatua. Kafe beroa eskuetan duzula, euri-tantak leiho-joka, ordu t’erdiko jarrialdian irentsi eta gozatzekoa.

Ondo txegosteko gehiago beharko duzu.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak