« Paperezko hegazkinak | Europa amets »
Txokolatezko dinamita / Mikel Taberna / Susa, 2001
Berezko moldez margoturiko ipuinak Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-08
Uztailean itsasoa jaso genuen, poetak igorria, gure minen sendagarri. Molde trinko batean bilbatutako poemak ziren eta dira haiek. Artean, itsasoaren magalera gindoazela, pasieran, poema haien abarora, ipuin sorta hau heldu zaigu ur bazterrera, eleberri gisara bilduok.
Bidasoako literatur irakurle hori, hona hemen literatur perla bat. Harri bitxia bai, euskal literaturan txitean-pitean agertzen den liburu horietako bat. Hau erranda, hizpide izan ditudan aurrekoak gutxiesten ari ote naiz? Zer erranen dut hemendik aitzina komentatuko ditudanei buruz, pentsu dut une honetan.
Bidasoako irakurle horrengana zuzentzen natzaizu bereziki, Mikel Tabernak —Lesakako Alkaiaga auzoan sortua eta beratarra izatez— gure eskualde honetako euskara erabili baitu “Txokolatezko dinamita” liburuan istorioak kontatzeko. Gaur egun Iruñean bizi den idazle honen istorioekin Lizarrako eskualderaino ere egin dezakezu bide.
Bidea egiten jarriak, espazioan kokatu ondoren —Alkasoro herrian eta Urrabia ibaiaren magalera, ipuinak ez baitira beti ingurumari erreal batean garatuak, fikzio tokiak ere baitira ipuinotan—, liburuak denboran barna garamatza, iraganera: hirurogeita hamar urte atzera eginen dugu, zenbait istorioez osaturiko eleberri honekin. Espainiako Gerra Zibilaren garaia, gerra aurreko giroa, errepublika, gerrak eztanda egin aurreko giroa. Eta badakizu zein gutxi ezagutzen dugun joandako mundu hura, irakurle hori?
Ipuin bakar batek ere ez zaitu indiferente utziko. Ijitoak direla-eta, ideologiak direla-eta, gizakien arteko harremanak —sozialak nahiz pertsonalak—, maitasuna eta gorrotoa, inbidiak eta bekaizkeriak, sexu kontuak… Euskaldunon iraganaren lekukotasun paregabeak, joan zitzaigun mundu bateko istorioak eta ipuinak, berezko molde batez margotuak.
Hori guztia atmosfera berezi batean, ukitu errealek eta fikziozkoek zipriztinduak. Gure aitzinakoek erabili zuten hizketan emana. Menturaz, gutxiren ahoan entzuten dugun lengoaia literaturaren bitartez jasoa. Eta zein jasoa!
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez