« Gerratik bertatik | Eredugarriena »
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak / Koldo Izagirre / Elkar, 1999
Kartzelara, askatasunaren bila Iratxe Gutierrez / Euskaldunon Egunkaria, 1999-09-25
Bere azken eleberri honetan, Pasaiako idazleak aspalditxo asmaturiko pertsonaia baten gorabehera berriak aurkezten dizkigu. Duela zortzi urte, Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak ipun bilduman, oroitzapen historikoa zertan datzan gogorarazi zigun. Gaur hizpide dugun eleberrian, guztiz bestelakoa den narrazio batean bada ere, orduko pertsonaia bera dugu kontakizunon ardatza: Agirre’tar Nikola, Metxa ezizenez. Oraingoan, Metxaren umorea kartzelan kokatuko du, gaur egun pil-pilean dagoen gaia jorratuz: kartzela eta euskal preso politikoak. Haatik, pasaitarrak ez du kartzelaren irudi errealista eta gordina aurkezten. Izan ere, kutsu fantastikoa, umorea, trajedia eta ezustea darie Metxaren pasadizoei. Garraztasuna eta gozotasuna tartekaturik aurki ditzakegu. Idazleak berak dioenez, “kartzelaren ikuspegi umoretsua landu nahi dut, beharrezkoa iruditzen zaidalako desdramatizazio positibo bat bilatzeko”. Honela, mami serioa azal gozoz biltzea lortu du Izagirrek.
Bestalde, Agirre zaharra ez da preso arrunta, bolondresa da: bere borondatez abiatu da kartzelarantz, “libertatea beso zabalik zain daukadan presondegiaren patiorantz”. Protagonistak askatasun guztiak hartu nahi ditu, eta bere aburuz, preso egonik bakarrik lor dezake horretarako eskubidea. Hortaz, paradoxa batean oinarrituriko kontakizuna dugu, Metxa kartzelara askatasun bila baitoa. Baina, bere egoskorkeria, apeta, ziri eta harrokeriarekin bazterrak nahastu, eta kartzelan lasai zeudenak aztoraiuko ditu.
Izagirreren eleberri mardulena den honetan ez da falta bere idazlanetan ohikoa den ironia zirtolaria. Irribarrearen bidez, apika, begiak irekitzen saiatu da. Era berean, metaforak, hitzjokoak, elipsiak, koplen tartekatzeak… erabili ditu adierazi behar zuen hura modu egokienean adierazteko xedeaz. Ederki lortu ere. Gainera, ohiko euskara aberats eta joria ez ezik, kartzelak berezkoa behar zuen hizkera sortu du, erromintxelatik hainbat hitz hartuz.
Honekin guztiarekin Izagirrek gauza ugari zeharbidez adierazten duela ikus dezakegu, gogoetarako gonbitea eginez. Erne irakurri beharreko eleberria da, baina, honen irakurketari ekiten dionak ez du damurik izango.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi