kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Olerki guztiak / Friedrich Hölderlin (Luis Arostegi) / Karmel, 2012

Beti-betian Igor Estankona / Argia, 2013-06-16

Filosofiako tratatu bat bezain mardula, meza-liburuen letra doratuekin berde ilun ohikoaren gainean, Friedrich Hölderlinen (1770-1843) Olerki guztiak irekitzeko eduki behar da motibazio berezi bat, nik kausitu dudana bizkaiera arin elegante batean, edizio ezin erromantikoago batean eta, batez ere, Hiperion idatzi zuenaren irudimen, harmonia, sentipen atsegingarri xamur eta espiritu hilezkorrean. Hala definitzen du alemaniarraren poesia Luis Arostegi itzultzaileak berak, lan eskerga hau bere gain hartu duenak. “Ikusten doguna bere bizitzako eta olerkietako ilun eta argiaren jokoa da, atsegina be bai, sarriago dramatikua, frustrazioen eta itxaropenen katea, korapiloa”. Arrazoi du. Hölderlin giza izpirituaren borrokaren paradigma da. Antzinateari begirako abesti liluratuak utzi zizkigun, eta begiak zabaldu. Berari esker errekuperatu genuen Europan edertasunaren argia, antzinakoen eran asmatuz berriro mundua.

Liburukia prestatzeko Michael Knaupp-en argitalpenean oinarritu da Arostegi. Bertan, olerkiak lehen zatian zetozen. Autorearen artikuluak, itzulpenak zein hartu-eman epistolarra bigarrenean. Kritika, azalpenak, poesiaren inguruko dokumentazioa eta biografia hirugarrenean. Horiek denak kontuan izanik eta sorkuntza kronologia errespetatuz opatzen zaizkigu lanak Olerki guztiak honetan. Liburu hau daukanak, beraz, Hölderlin dauka osorik, osorik eduki badaiteke behintzat lirikaren munstro zazpi buruko hau, poesiaren mugarri.

Klasikoa da Hölderlin, Grezia eta Erroma alemandu zituelako, ilustratua da Bonaparteren alde eta kontra agertu zelako Europa guztia lez, erromantikoa da maitasuna eta natura direlako bere eskuetan ederrak, eta nazionalista da zapaltzaileek erabili zituztelako bere aberriak zeru-herri patriarkalak egiteko: “Baina Jainkoak zaintzen gaitu, nire aberria / gainberatu nai leukean bat agertzean”.

Bere garaian alboratu egin zuten Hölderlin. Zenbait kritikok dio hipokrita eta bekaiztien kontra zorroztu zuela berezko humanismo bat, etengabeko bilaketa bat harmoniarena eta orekarena, bisitatu ez zuen Grezia idealarekin nahasten zuena: “Loran da Jonia?, sasoia da?, izan be udabarriz beti, / bizidunei biotza barrizten jakenean eta gizakiei / leenengo maitasuna iratzarten eta urrezko aldien gomuta, / nator zugana eta zure isilean agurtzen zaitut, antzinakoa!”. Mendebaldeko euskara aratzean emanak datozen era honetako konposizioen ederragatik bakarrik, merezi du liburuak.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak