kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ez zuten erantzun / Oier Santos / Erein, 2012

Ez zuten erantzun Lurdes Imaz / Aizu!, 2013-05

Oier Santosen (Errenteria, 1982) lehen nobela dugu hau. Sei laguneko koadrila baten unibertsitate garaiko gorabeherak kontatzen ditu: lagun berriak, amodio eta desamodioak, ostegunetako parrandak, eta abar. Danel, haren neskalagun Ela, Jaitz, Garazi, Nikole eta Hodeik osatzen dute lagun taldea. Danel farmazia ikasten hasi da Gasteizen, Hodei lanean hasi berria da eta gainontzekoek Leioako campusean ekin diete ikasketei. Elkarri bisitak egiteko, osabak Jaitzi oparitutako autoa baliatuko dute.

Sei lagun horien unibertsitate garaiko ohiko egoerak ezagutuko ditugu nobelaren hasierako orrialdeetan, gertakizun misteriotsu batek haien arteko harremanak goitik behera aldatuko dituen arte. Kontakizuna ez da lineala, jauzika baitabil denboran: aurretik atzera kontatzen da. Egileak oso atsegin du Christopher Nolanen Memento filma, eta handik hartu du kontatzeko modu hori: Santosek ere erdian kokatu du bukaeran kontatu beharko lukeena, eta misterioa modu dosifikatuan argitzen saiatu da.

Halere, ez du interes handirik sortzen irakurlearengan, ez istorioak, ezta kontatzeko moduak ere. Izan ere, kontatzen dituen egoerak topikoegiak gertatzen dira askotan, ezagunegiak, agian, unibertsitate garaiak bizi izan ditugunontzat. Gainera, asko errepikatzen ditu oso antzekoak diren egoerak. Deskribapen zehatzegiek ere tarte gutxi uzten diote irudimenari.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak