kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Venusen delta / Anaïs Nin (Garazi Arrula) / Txalaparta, 2013

Komun kitzikagarriaren gainetik Iratxe Esnaola / Berria, 2013-05-05

Egunerokoak datozkit gogora Anais Ninen (Neuilly, Frantzia, 1903-Los Angeles, AEB, 1977) izena entzutean, eta harekin batera, Paris eta New Yorkeko bizitza bohemioa. Egiaz ez nituen ezagutzen diru beharrak aginduta Ninek aberats anonimo batentzat idatzi zituen narrazio erotikook. Orrialdeko dolar baten prezioan burutu zituen 40ko hamarkadan eta 1970ean argitaratu bi bildumatan, Txoritxoak eta Venusen delta izenekoetan. Nik ez dakit zergatik narrazio erotiko zein pornografikoei halako tolerantzia diedan, kalitatea gorabehera. Esan nahi dut pertsonaien topikotasunak, egoeren errepikapenak, leku komunen iragateak ez didala kirrinkarik egiten, demagun, abentura istorio batean bezain. Sinesgarriak ez diren egoerei sinesbera nagokie, ameto ematen diet. Ninek berak esan zuen pertsonaiok muturreko karikaturak iruditzen zitzaizkiola. Apika, ipuin laburrenetan daitezke, baina, orokorrean, apenas hori ere. Bere lumak leku komuna garaitzen du pertsonaien zalantzak, apeta gorde zein konfesaezinak zelatatzeko aukera ematen digulako, berogarri zena ezagutzaren bitartez beroago eginez. Ipuin bakoitzaren jatorrian bada sexuketaren inguruko egonezin edo galderaren bat, eta ez gutxitan, sexu harremanei beldurra, nahiz inoiz ez sexu errepresiorik. Izatez, gutxiengoak dira zentsurak edo puritanismoak markatutako pertsonaiak, eta horiek ere, langa saltatzen amaitzen dute azkenean.

Sexuketon geografiak hiriak dira. New York iragan, Limako auzo txinatar lurrintsua usaindu, eta Parisen barrena ibili, bereziki, Montparnasse eta Montmartre inguruetan, Bois itzaltsuan, Senaren ertz eta gabarretan, opio erretegi, putetxe eta artistei alokatutako geletan. Sexua drogekin nahasten da. Badira exhibizionistak, fetixistak, lehenengo aldiak, objektuen adorazio zaleak, enkontru kasualak, maskara festak, orgiak eta testu erotikoak, usainekin obsesionatutakoak, sexu grina pizteko kitzikagarri afrodisiakoak, voyeurrak, begiratuak izan nahi duten egotikoak, masturbazio eta ispilu aurreko gorputz ezagutza bakarkakoak, taldekako nahasteak. Ninek asegabeko desiren mina magistralki iragaten digu sexuketara iristen ez den indibiduoaren tentsioaz goza dezagun, eta bere-berea du zentzumen guztiei leku egitea, detailea bilatuz, pazientziaz narratuz, sentsualtasuna aurkituz edozertan. Kuriositateak maite dituzuenontzat Euskalduna eta Bijou ipuinean margolari euskaldun pobre bat da protagonista, putetxe atarian ezagutzen duguna, 30 libera poltsikoan. Ezagun batek kontatu omen zion Nini istoriotxo hori…

Hitzaurrea du bildumak, Ninen Egunerokoen III. bolumenetik hartutako pasartez osatua. Bertan, erotikotasunaz eta sexuaz autoreak zituen usteak dakusagu. Sexu jardunaren kontaketa maskulino eta femeninoaren artean aldea dagoela uste du, eta bera idazten hasi artean, gizonen hizkuntzak ezegoki kontatu duela emakumetasunaren sexualitatea. Emakumeak emozioetara eta maitasunera lotuago ikusten ditu naturalki. Egia da narrazioetan emakumetasun esentzial baten izatea iragazten dela, baina aldi berean, maskulinotasuna eta femeninotasuna uztartzeko desioa askotan agertzen da, genero kategoriak zalantzan jarri ez arren. Premisa horiekiko izan ditzakedan desadostasunak zerikusi gehiago dute hitzaurreko iritzi esplizituokin, testuekin berekin baino. Atzean uzteak pena ematen didan bilduma da. Aldarte kitzikagarrian katigatu naute Ninen prosak eta Garazi Arrula Ruizen euskara xarmantak.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak