« Paperezko hilobi ñimiño bat | Bakarrik sentitzen garenontzako bizi hitza »
Beste norbaiten zapatak / Garazi Kamio / Elkar, 2012
Dibortzioa? Non saltzen dute? Dena itxita izango duzu honezkero Gema Lasarte / Argia, 2012-12-16
Eguneroko gauzak dira Kamiok kontatu dizkigunak, denok bizi ditugunak, egunero ikusten ditugunak, baina Maslowen teoria aplikatuz maila bat hartuko dutenak. “Gizabanakoak bere beharrezinak ase behar ditu. Behin azpiko maila asetzen duenean, maila bat igoko da eta bertako beharrak asetzera jo”. Eta horrela ipuinez ipuin bizitzak egiten duen gisara mailak igotzen ditu Garazik, baina igotze horretan absurdoa, injustizia, eta bizitzaren arrakalak ikusten dira metaforaz, ironiaz, patetismoaren semantikaz kargatuta.
Generoak presentzia handia du, Nessum dorma eta Panenka ipuinak horren adibide argiak dira. Batak, lehengo emakume tipoari begiratzen dio eta besteak, oraingoari eta biak ere gatazkan ikusarazi ditu. Lehenak kontatzen digu, Tirandot operarekin nola limurtu zuen neskatan Juanek Maria “ezkondu eta hogei urtera, Juanek esan zion sekula ez zela operan izan. Dena gezurra, Gregory Pecken iruzurra”. Laurogei urteren bueltan, neskametza oso luze baten ostean, senarra Alzheimerduna eta emazte otseina ohetik erorita ikusiko ditugu: batek memoria hautsia eta besteak aldaka. Emakumearena da ahotsa eta gogoeta, gezurren samina eta joandako bizitzaren etsia. Eta Maria ausartzen da azkenean. “Dibortzioa eskatuko nuke; orduan jakingo zenuke zer den bakarrik egotea” eta Juanek: “Dibortzioa? Non saltzen dute? Dena itxita izango duzu honezkero”. Esaldi horregatik bakar-bakarrik merezi zuen liburuak. Gaixotasunaren gainetik dago gizona, ironia, traizioa, hitz batean, menpekotasun bizitzaren metafora.
Panenkak kontatzen digu belaunaldi berriekin, aitona-amonek nola hausten dituzten egongelan jolasean aritzeko debekuak, eta debekuaren arrazoiak. Bohemiako kristalezko ontziak haustearen beldurrez debeku guztiak aktibatuak zeudeneko iraganaz mintzo zaigu ama samindua: alabak bere baloiarekin egunkari paperean bilduta hain aise zakarretara botatzen duen iraganaz eta orainaz. Istorio honek absurdoarekin jolasten du, izan ere, futbola gorroto duen protagonistari alaba futbol zale porrokatua atera zaio, Betis zalea gainera. Rolen inguruko hausnarra, aitaren futbol zaletasuna eta senarraren isiltasuna. Denetarik pentsatzen du protagonistak, baita Betisen alkandorak lixibaz hondatzea ere. “Futbola beste zaletasunen parekoa da, ezin da nolahala ezabatu. Eta elastikoa lixibaz zikintzen baduzu, Real Madrileko jarraitzaile bihurtuko zaigu”. “Senarrak, lasaitasun osoarekin, atearen erdi-erditik sartu dizu gola”.
Bigarren, hirugarren eta lehen pertsonek ematen duten distantzia diferenteetatik modu linealean sartu dizkigu golak Kamiok. Oraindik, halere, iruditzen zait narratzailea ez dela erabat zoritu eta narrazioak gehiago tenkatu behar duela, baina bigarrenean seguru. Generoarekin bukatzeko, azken ipuina proposatzen dizuet generoa bilatzeko ariketa gisa. On dagizuela.
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria