« Zerotik abiatzen denaren independentzia | Gerraosteko giro itagarrian »
Lancre / Luis Haranburu-Altuna / R&B-Kriselu, 1994
Deabruaren argitan J. Olaeta / Egin, 1995-03-05
“Euskal Herria Europako sorginkeriaren mintegia da, Satanek berak aukeratua… Euskaldunak hizkuntza arraro eta ezezagun batetan mintzatzen dira. Hauxe da lehenengo seinale txarra. Lapurtarrek nahiago dute arrantzatik bizitzea laborantzatik baino. Baina nork ez daki itsasoa traidorea dela? Ez da harritzekoa, beraz, itsasgizonak ere axolagabeak eta traidoreak izatea… Ez dira ez frantsesak eta ez espainolak, ez dute, bada, beren aberria maite…
“Izpiritu aristokratikoa oso agerian dago. Pobreenak badira ere, holako edo halako etxeko jaun-andretzat hartzen dute beren burua. Areago, beren abizenak baztertu, baita emazteak senarrarena ere, eta beren etxearena hartzen dute, ezezagun izatea nahi izango balute bezala, juxtu deabruari komeni zaiona…
“Emakume euskaldunak probokatzaileak dira eta beren jazkera eta orrazkera ez dira dezenteak. Udan askotan egiten dute igeri, oso gustokoa dute eta, jakina, jolas zikinak egiteko ere aprobetxatzen dute. Gainera, sagarzale amorratuak dira, sagarrak eta hauen zukuak besterik ez dituzte hartzen. Adanen semeak seduzitzen dituzten Evak dira”.
Hauek eta egun barregura sortzen diguten antzeko beste astakeria asko idatzi zituen Pierre Lancrek, 1609. urtean Lapurdin, bertako aiton-semeak eskatuta eta Frantziako (eta Nafarroako) Enrike erregeak aginduta, burutu zuen sarraskia justifikatu nahian. Lau hilabetez, ehundaka (bai, ehundaka) euskaldun errearazi zituen, sorginak zirelakoan. Eta hura hasiera besterik ez zela zioen Etxauz Baionako apezpikuak eromena hura baretzea lortu zuenean. Munstro hau —Lancreren biografian gizatasun-izpi txikienik ere ez dugu aurkituko— Luis Haranburu-Altunak idatzitako Lancre (Deabruaren argitan) antzerkilanaren protagonista nagusia da. Lan honek agian ahaztuxeegia dugun episodio historiko bat gogorazteko eta garai guztietako fanatismo eta zapalkuntzari buruz gogoeta egiteko aukera eskaintzen digu. Azken batean, Lancre ankerkeria eta itsukeriaren arketipoa da. Aita Saindua bera baino aitasainduzaleagoak diren eredu ere bada, Lancre, jatorriz, euskalduna baitzen. Rosteguy zuen benetako abizena.
Lancre (Deabruaren argitan) honek osatzen du Haranburu-Altunak —Antonio Maria Labayen, Piarres Lartzabal edota Jon Etxaidek ibilitako bideari jarraituz— antzerkigintza historikoaren inguruan idatzi duen pentalogia. Pentalogia honen gainerako protagonistak St. Cyran, Loiola, Zumalakarregi eta Sabino Arana dira.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi