kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Alaba / Gotzon Garate / Elkar, 1984

Euskal literatura beltza: liburuen azaletan gelditzen den topikoa (I) Silvia L. / Egin, 1985-02-17

Despropositoz beterik iritsi zitzaigun ihazko Durangora Elkar-en eskutik zetorkigun “Literatura beltza” izenpeko liburu parea; eta ez da egileena errua, ezta gutxiagorik ere. Hasteko, sailaren azalaren kolorea aldatu egin zuten “exprofeso” bi liburu hauentzat: grisetik beltz itsusi batera iragan zen inork zergatik jakin gabe (irakurleok nobela beltza zirela konturatu gintezen ez bazen). Bestetik, ez dira noski, eta aurrerago ikusiko dugunez, nobela beltzak. Hitz batean, joku komertzial merke bat. Baina pasa gaitezen nobelak zein eta nolakoak diren jakitera.

Alde batetik, Gotzon Garateren nobela Alaba, Deustuko irakasleak hain gustokoa duen gaiaren gainean. Bestetik Xabier Kintanaren Ta Marbuta; aspaldidanik literaturaren plazara agertu gabea, Bilboko “Iruña Kafetegia Saria” eskuratu duen idazlea, 1.984ean. Bienarteko harremana, polizi-nobelak izatea, neurri handiago edo txikiago batean.

Alabak, Gotzon Garateren 1.984.eko nobelak, polizi-nobela baten eskakizun guztiak betetzen ditu: azkartasuna, ekintzen garapena ederki neurtuz; suspensea, lehenengo orrialdetik azkenekora; eta detektibe arketipo bat: Jon Garai, Bilboko detektibea. Diru gabekoa izan arren, ongi ezaguna da Euskal Herri osoko egunkarietan maiz agertu delako, zenbait kasuri argitasuna emateko trebezia erakutsiz. Horregatik gartzelan egondako Donostialdeko aberats batek dei egiten dio bere alaba desagertu dela eta. Eskaintzen dion dirutza ez da txantxetakoa eta, arazoari usain txarra darion arren, onartu egiten du , diru beharrez. Egun batzuetan arakatu ondoren, alaba bere aitaren etsairik amorratuenarekin dagoela erideten du Jon Garaik. Zenbait arrisku gainditurik neska komentzitzera joateko prest dagoenean, alaba eta amorantea hilik direlako berria jasotzen du. Alabak hil du, antza denez, bere aitaren etsaia, aitak jasaniko guztiak mendekatzeko eta, ondoren, bere burua hil du. Gauzak, hala ere, ez dira hain errazak. Ez dira drogak —esan den bezala— nobelaren ardatza, baliagarriak izan zaizkio idazleari istorioak osatzeko.

Detektibea arrunt klasikoa da: poliziarekin harreman onetan, irabazle ateratzen da beti, “high-society” delakoan ederki mugitzen da eta nahi adina ligatzen du.

Goi mailako gizarte horren deskribaketa ongi eginik dago: jantziera markak ongi zainduak, ohiturak, etabar.

Hiztegiaren aldetik , hitzaurrean esaten denari jarraikiz euskal hitzik besterik ez du erabiltzen, alde bateko eta besteko euskaldunek ulertu ahal izateko; hau agian, naturaltasunaren gaitzerako izan da ze, azken finean “slag” eko hitzak izaten dira gehien ugaritzen direnak honelako nobeletan.

[Xabier Kintanaren “Ta Marbuta“z dihardu tartean]

Bi nobela hauek, hasieran aipatu dugunez, ez dira jenero beltzekoak: ez dago gizarte-kritikarik, ez dago marjinaltasunik eta, batez ere, protagonistak ez dira ohizko nobela beltzetako anti-heroeak. Polizi-nobelak ditugu, beraz, kontrazalean adierazten den bezala.

Gai honi buruz, ze erraz nahasten diren polizi-nobela eta jenero beltza alegia, ikus dezagun zer dioen C.Blancoren Ojos de papel volando, nobelako anti heroeak:

“Estos anglosajones paisanos mios siempre han sido unos sinvergüenzas, mira Irlanda. Por eso inventaron lo de los detectives privados. Todo el secreto de esta profesión nuestra, fíjate bien, Buddy, es que la gente viene a nosotros porque sabe que sabemos que todo dios hace trampa, que todos los maridos se escapan con alguien, así como todas las esposas, que todos los diputados reciben sobres misteriosos con dinerito (…) Nosotros, tú y yo, y todos esos borrachos que nos rodean, somos la última conciencia de que todo está subvertido, de que todo es una mierda…” (52-53. or)

Bestalde, polizi-nobelari dagokionean, interesgarria iruditu zaigu, Gotzon Garateren kasuan, ekintza Bilbon kokatzea; neurri handiko sinesgarritasun maila batekin.       

Laburtuz, beraz, hasierako asmoa nobelak komentatzea bazen ere, jenero beltzarekiko harremanetan jartzen ere saiatu gara, Euskal Herrian ez dagoen jeneroarekin, hain zuzen ere, kontrastea azalarazteko beste herrietako tratamendu literarioekin. Ez dago nobela beltzik. Oraingoz topikoa besterik ez da.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak