« Azterketa formalista bi | Lehen urrats bat… »
Hinki-hanka / Manex Erdozaintzi-Etxart / Elkar, 1978
… abertzaletasuna sentitzeko Iñaki Zabaleta / Egin, 1979
“Baina bizia doakigu… Jendeak, gauzak, espazioak, garaiak, gertakariak, sentimenduak, sensazioak, hotz-beroak, mugimenduak, burrukak, atsedenaldiak eta beste… ez nahiz ahantzi nabila, gabiltza. Ez dakit, baina, beharba, hola sortzen daiteke gugan poesia. Betikotz galdu ditugunak eta urrunduz joaki zaizkigunak ez nahiz ahantzi”. Manexen sarrera gisakoan dakarren lerrokada bat da orain aipatua, eta agian, bere poesi eta poemen bide adierazgarría dateke.
Parisen, 1958.ko urrian idatzi poema luze batekin irekitzen da liburua, eta 1976.ko urrian burutu beste poema batekin ematen dio amaiera liburuari. Irakurtzean, hitzetik begietara datorkigun lehen inpresioa poemen luzera da. Nafar-beheraz idatzia izanik, eta egilea bera Ipar Euskadiko semea denez gero, “beste aldekoen” abertzaletasuna sentitzeko, zein eta nolakoa den dastatzeko, erreflexio bideetan jartzen gaitu. Nagusiki erabiltzen duen poema gaia Euskadi eta Euskadiren egoera baita. Hemezortzi urtetan, horietarik zenbait kanpoherritan pasatuak, egindako poemek osatzen dute Hinki-Hanka. Manex Erdozainzi-Etxart, apeza bera (uste dudanez), jendeak eta gauzak eta burrukak eta sentimenduak ez ahantzi nahiz, beti berbiztuz, dabilen poeta dugu. Ez du irudi poetiko zail eta landuegirik, edo bihurriegirik, erabiltzen, apalak eta egunerokoak baizik. Eduki poetikoak poesiaz janzteko errepika, ahapaldien errepika erabiltzen du, musikalitate ederra sortuz. Ene ustez, hemen datza bere bertuterik onena: musikalitatean. Eta azkenik, nahiz eta irudi topiko xamarrak erabiltzen dituen bere zenbait poematan, kontutan izan behar dugu urte askotako uzta bildu duela liburu honetan eta azken finez, orrialdeetako plazara beste poeta berri eta zahar bat ekartzeko bidea izan dela Elkar argitaratzaileak prestatu liburu hau. Gaingiroki, horrela ikusi dut Manexen lan bilduma.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui