kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Batita Haundia / Daniel Landart / Kutxa Fundazioa, 1994

Talka egitean Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-06

Zeharka izan bazen ere, Iparraldeak gure artean galdu duen pisua aipagai izan da Iruñean, azken urteetako euskal literaturaz egin berri diren jardunaldietan. Pisu numerikoa ez-ezik, lehenagoko erreferentzialtasuna ere ahuldua ageri da gaur egun, gehienez ere lehengo mendeetako klasikoetara mugatua. Alabaina, azken hamarkadan, Bidasoaz haraindi idatzi diren libururik hoberenak mundu tradizionalak modernitatea deritzan horrekin talka egitean ateratzen diren zinpartek argitu dituzte. Ez gara bakarrik Anton Lukuren edo Itxaro Bordaren lanez ari. Belaunaldi horrekin zubi egiten duten izkribatzaile zaharragokoenetan ere atzeman daitezke dialektika horren aztarnak. Horietariko bat, inondik ere, Daniel Landart dugu. Landart antzerkigile eta kultur eragile gisa ezagunagoa izanagatik ere, nobelagintzan ere hiru ale utzi dizkigu orain arte. Batita Handia horietariko bigarrena dugu, Irun Hiria sariaren irabazlea 1993an.

Irakurle usatuak ez du berritasun usainik sumatuko liburuaren hasierako planteamenduan: Batita, gotizenez “Haundia”, Lapurdi edo Nafarroa Behereko baserri bateko nagusi zaharra, eritasun larri batek jo du eta, familiak artaturik ohean dagoela, errepasoa eginen dio bere bizitzari. Lehen behakoan, ez dirudi protagonistak aparteko ñabardurarik duenik bera bezalako bertze anitzen aldean: laborari sortu, laborari hazi eta, seme-alaba laborariak hezteko munduratutako gizon guti goiti-beheiti zoriontsu eta laua dugu Batita, katolikoa eta frantsesa bihotzez, inguruko gizartearekin gatazka berezirik bizi ez duena. Bi arrek jaten diote, ordea, barrena: zauri zaharra bata, gerla garaian bere aberriari eta bere emazteari egindako “traizio” ttipia, eta berriagoa bigarrena, apezgoa uzteko erabakia jakinarazi zionetik, liskartu eta aspaldi ikusten ez duen semea. Bi gertakari horiek, bigarrenak bereziki, ematen diote liburuari behar duen tentsioa.

Liburu gozoa eta zenbait pasartetan hunkigarria da Batita Haundia. Mamian bezala azalean ere, lehengoaren eta oraingoaren arteko pasabidean kokaturik ageri zaigu, euskara batu-batuaz idatzia bai, baina Pirinioz haratako euskalkien ekarpenez edertu eta aberastua. Testuak ez du zailtasun handirik, baina hiztegi ttipi bat eskaintzen zaio, badaezpada ere, alde honetako irakurleari.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak