« Bi anai | Zenbat eta gutxiago irakurri… »
Ileak uretan / Josu Penades / Alberdania, 2012
Gerrako mamuak Javier Rojo / El Correo, 2012-09-01
Josu Penadesen azken nobela, Ileak uretan izenburua duena, azken urte hauetan gure artean hain ospetsu bihurtu den gaiaren inguruan ari da: Gerra Zibila. Baina gai hori bere horretan hartu beharrean, triangelu baten moduan zabaltzen da liburuan, Gerra Zibilarekin batera, gerraosteko urteen kontaera eta memoria eraikitzea ere agertzen baitzaizkigu. Nobelaren argumentua paraleloan garatzen diren bi ildo narratibotan azaltzen zaigu. Alde batetik, Ignacioren istorioa dugu. 1960an Madrilen ikasten dagoelarik bere ama hil delako berria jasotzen du. Hiletetara joango da eta amaren gauzen artean aurkituko du koaderno bat non aita gerran nola atxilotu duten eta Nafarroako San Kristobal kartzelan egon zen kontatzen den. Orduan, aitaren istorioa ezagutzeko eta San Kristobal kartzelan gertatutakoak berreraikitzeko zera erabakiko du, Nafarroara institutu-irakasle joatea. Baina Ignacioren helburu nagusia gerran hil zioten aitaren istorioa ezagutzea bada ere, kontaera hainbat eta hainbat urtean pertsonaia honek daraman bizitza arruntean, egunerokoan, zentratu da, kontaeraren ildo hau 1960tik ia gaur arte luzatzen baita. Eguneroko bizitza dela-eta esan behar da xehetasun asko ematen direla, batzuetan behar den eta komeni den baino gehiago, eta Ignacioren bizitzan funtsezkoa dirudiena guztiz difuminatuta geratzen dela. Bizitza familiarra eta batez ere institutuko lana nabarmentzen dira atal hauetan, zeharka pertsonaiaren barne kezkei eta testuinguru historikoari buruzko erreferentzia batzuk agertzen diren bitartean. Bigarren ildoan aitaren kartzelaren kronika egiten zaigu, nobelan bi ildo narratiboen atalak tartekatzen direlarik. Aita, Galo izenekoa, 1937an atxilotu zuten, antza denez, arrazoi jakinik gabe, pertsonaia honek ez baitzuen inolako ñabardura berezirik. Gerran ez zen nabarmendu eta politikaren aldetik markatu gabea dirudi. Atxiloketa eta honen ondorioz gertatu zitzaiona, beraz, absurdo baten moduan aurkezten zaizkigu.
Nobelan narratzaile orojakilea erabiltzen da, dena baitaki eta denari buruz eman baitezake iritzirik. Narratzaile honek xehetasunak emateko duen joera amaiezinari esker nobela-diskurtsoa hanpatuta geratzen da. Bitartean, hitz jario hau gora-behera, funtsezkoena, gerran gertatutakoa, isilpean gordetzen da, tabua balitz bezala, barnetik zaratarik egin gabe dena kutsatzen eta usteltzen duen mamu ikaragarri baten antzera.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez