« Martutene – New York (Montauk) – Martutene | Heldu bilakatzea »
Ni, Vera / Itxaso Martin / Elkar, 2012
Ni, Vera Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-07
Ondo ezagutzen dituen bi arlo (emakumeak eta psikiatria) lotu ditu Itsaso Martin Zapirainek (Donostia, 1981) bere lehen eleberrian. Izan ere, zoramenaren esperientzia bizi duten bi emakumeren bizitza kontatzen digu: Martina Petritegi eta haren birramona Vera Etxeberriarena.
Bi zatitan banatzen da nobela. Lehenengoak, Martinaren erraietan murgilduko gaitu: ez da gai etxetik irteteko, bikotekideari atea irekitzeko edo amarekin telefonoz hitz egiteko, eta begiak ordenagailuaren pantailari lotuta ditu, obsesio moduan. Zoratzen ari dela konturatzen da.
Mutil-lagunak konbentzituta, psikologoarengana joatea erabakiko du eta, haren laguntzaz haritik tiraka hasita, eleberriaren bigarren zatira eramango gaitu, bizitza erdia psikiatrikoan eman zuen Vera Etxeberria birramonaren istorioa ezagutzera. Senarrak zoroetxean sartu zuen Vera 30eko hamarkadan, seme-alabengandik banatuta, eta hantxe eman zuen bizitza osoa, tristuran murgilduta.
Nobelak badu autobiografikotik zerbait, autorearen birramona Arrasateko psiko-geriatrikoan egon baitzen 40 urte zituenetik hil arte. Irakurtzeko atsegina da, erraza delako ederki deskribatzen duen barneko egonezin horrekin identifikatzea. Martinak sentitzen dituen hainbat sentsazio sentiarazten dizkigu: hotza, tristezia, zoramena… Sentsazio unibertsalak, azken finean.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi