« Heldu bilakatzea | Ukabilean eramateko »
Bakarmortuko kronikak / Mikel Antza / Ataramiñe, 2011
Hiztegia berritu beharrez Mikel Asurmendi / Berria, 2012-07-08
Bakarmortuko kronikak Mikel Antza presoaren liburua da. 2004ko urritik 2005eko ekainaren bitartean idatzia. Atea bota ondorengoak ataleko hitzak hainbat paper txataletan zirriborratu zituen —Marixol emaztearekin eta semearekin batera atxilotu zuteneko uneak—. Moulins, Naoned eta Seysses-eko kartzelakoak, Lyongo ospitalekoak eta Oihaneko kronikak atala hiru kaieretan idatzi zituen duela zazpi urte. Idatzi nahi ez nituenak da liburuaren azpititulua.
Idazle izan gabe, nekez idatziko luke preso dagoen inork tamainako lekukotasunik. Antzak isolamendu erabatekoa jasan zuen, tortura psikologikoa, bakartasuna, baita hainbat gose grebaren ondoriozko suntsipena ere.
Idazleak bizitakoa narratzea erabaki du, baita imajinazioak eskaintzen dion zoria bertsotan paratzea ere. Ezintasunen eta mendekotasunen espazioan, emaztea eta semea bihotzean, herria gogoan, kantu ezagunak buruz ikasteak laguntzen du bizitzen presoa. Euskal gudaritzat dauka bere burua, Eusko Gudariak abesten du sarritan protesta gisa. DPS siglapeko presoa da: Détenue Particulièrement Signalé (DPS). Antzak DSB siglen errana hobetsi du ordea: Deserriratu, Sakabanatu eta Bakartutako presoa. Halaber, DSBri aitzi egiteko antidotoa du HKM: Herria, Kolektiboa eta Maitasuna.
Espetxeetako hiztegiaren berri ekarri du. Hitza du makulu. Bakarmortua Antzarena da. Kartzela, labirintoaren labirintoa izaki, berau deskribatzeko hitza dugu Bakarmortua. Hiztegikoak dira hauek ere: Behatxuloa —Sonia Gonzalez idazleari hartutako mailegua— edo bere esperientziako Guantamoulins; Guantanamo gogoan. Herrimina eta maitemina hitz arruntak dira preso dagoenaren hiztegian.
Sistema du afruntu Antzak. Gertu dago sistema ankerrari aurre egiteko, medikuen edota kartzelarien jukutriak tarteko. Gartsu egiten die buru, euren zeregina ez dela neutrala adierazten die. Bestera agertu nahi badute ere, kartzela-sistema ankerraren uhalak mugitzen dituzten funtzionarioak direla sutsuki adierazi ere.
Mikel Antza ez da bakarrik sentitzen. 700 errepresaliatuekin dago, EPPK kolektiboa barne, baita sasian daudenak ere, eta herri bat: “Gure Herriaren askatasuna ametsa gauzatzeko grinaz. Baldar askotan, bihotz zabal beti. Herriarenak garelako, Herriarenak egin gaituztelako eta Herriarentzat garelako” dio.
Eta segi nezake. Baina neroni ere baldar idazteko unea heldu zait, liburuak bihozmina eragin badit arren, baita herrimina sakonarazi ere. Kirrinka egiten didaten hitzak jalgi baitzaizkit gogora. Bergizarteratzea, kasu. Hitz madarikatua iraganean. Euskal presoek ez baitzioten gizartean egoteari laga inoiz. Presoa ez ei zen gizartetik at, ez zeukan zertan bergizarteratzerik. Kartzela ez dela balekoa presoa bergizarteratzeko dio egileak orain.
Mikel presondegira iritsi zenean, zein neurritan iritsi zen gizartetik? Ez ote zen, naski, beste bakarmortu-tik heldu? Sistematik at zebilen, baita sistema suerte baten arabera funtzionatu ere, pentsu dut. Zein neurritan ez ote dute sistema biek elkar elikatu? Legea ezartzen duen sistemak eta legearen aurka dihardutenen sistemak. Eusko Gudariak kantuaren (h)arieran: ba al dago erkatzerik 2000. urte inguruan armak eskuetan ibilitakoak eta iragan mendeko gerrako frontean jardun zutenak? Noiz berrituko dugu gure hiztegia? Gudari edota damu hitzak, berbarako.
ETA bainoago ATE hobetsi beharra zegoen, akaso. Hots, Askatasuna lehenetsi Euskadi hobetzeko. Ataramiñez diot, maitasun osoz erran ere.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi