« Etxekalte | Egarria asez »
Errauts / Eneko Aizpurua / Erein, 2011
Kearen urratsa Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-06-08
Ugaltzen ari gure literaturaren esparruan genero literatura. Beharbada normalizazioaren ikur bezala har daiteke hau guztia. Merkatuaren legea. Irakurleak eskatzen duena. Eta era horretan, Erein argitaletxeak bere uzta gorria sailean ekarpen bat egiten ari da. Oraingo honetan Eneko Aizpuruaren Errauts nobela plazaratu du. Egilearen lehen nobela dela esan daiteke, nahiz eta aldez aurretik baduen sarietan eta lortutako argitalpena. Esan dezadan, gustukoa duenak nobela beltza, aseta geratuko da egilearen proposamenarekin. Bertan generoak eskatzen dituen osagai guztiak dituela. Hasiera hasieratik, hilketa bat aurkezten digu protagonistak, lehenengo pertsonan eraikitako diskurtsoan. Trama Gipuzkoako Lazkao herrian kokatuta dago, eta kontakizuna korapilatzen den heinean beste hainbat herrietara zabaltzen da lekukotasun geografikoa. Korapilatzea aipatu dut, baina honekin ez da gertatzen irakurlea bere ibilbidean galduko denik. Ez. Narrazioa bizia da. Aizpuruak ongi bideratzen du protagonistaren nondik norakoak; nobelan agertzen diren beste protagonistak, tamainan agertzen dira. Ez diote trabarik egiten narrazioaren ildoari. Alderantziz esango nuke. Tramaren bizitasunean, ahots horiek ongi txertatuak geratzen dira. Adibide moduan, nobelaren elkarrizketak dira. Egilearen alde esan beharra dago lortzen duela irakurlea orrialdez orrialde katigatzea, eta hau lortzen du, ez delako ur handiegitan sartzen. Agian, badaude topiko batzuk, baina bestalde, jada genero beltzean, hainbat pasadizo topikoak ez izatea ezinezkoa da. Gaiak eskatzen duenaren arabera murgildu da egilea. Eta lortu du emaitza duin bat; nobela interesgarri baten aurrean gaude. Irakurlea gustura geratuko da.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui