« Sentiberatasuna detaileetan | Misterioaren haria »
Kriseiluaren argipean / Anxel Fole (Josemari Navascues) / Alberdania-Elkar, 2010
Mintzo den luma Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2012-02-12
Neguko hotzarekin batera, kaleak behe lainoz estalirik zeuden arratsalde batean, eta ilunabarrak dakarren isiltasunaz lagunduta irakurri nuen Anxel Foleren (1903-1986) liburua. Zenbait istoriok giro aproposa eskatzen dutelakoan nago, bai irakurriak eta bai kontatuak izateko. Hori da, hain zuzen ere, idazle galiziarraren Kriseiluaren argipean^ (A lus do candil) ipuin bilduma osatzen duten hamabost narrazio laburren abiapuntua.
Lugoko hegoaldean, idazlearen bizitokia izandako Caurel lurralde basatia kokatzen da. XIV. mendeko dorretxe batean bizi diren ugazaba eta zerbitzariak sutondoan hasi dira kontu kontari, elurtea noiz igaroko den zain. Narratzaile anonimoen bitartez, Folek Caureleko herri tradizioak gorde dituen istorioak ezagutzera ematen dizkigu eta, aldi berean, berak asmatutako beste batzuk gehitzen ditu. Liburu honen berezitasun nabarmenetariko bat, idazleak ahozko tradizioaren ohiko freskotasuna zein bat-batekotasuna maila idatzian ere zaintzeko erakutsi duen gaitasunean datza. Irakurlea entzule bilakatzeaz gainera, tokian tokiko eta kriseiluaren argipean kontatzen ari den istorioaren lekuko eta partaide bilakatzen da, narratzaileak etengabe baliatzen dituen hurbiltasun zein konplizitatezko formulen bitartez.
Kanpoko elur malutek leihoko kristalean talka egitean ateratzen duten zarata, mendietan barrena dabiltzan otsoen uluak, etxe barruko argi ahula edota haizearen presentzia ezkutu misteriotsuaren arteko konbinazioak, irudimenaren mundurako ateak zabaltzeko prestatzen gaitu; sorginak, mamuak, hildakoak eta, oro har, sinbologia sakoneko objektuak (kartak, hildakoen erretratuak, idazkiak, ispiluak…) eguneroko bizitzako gertaeretan txertaturik agertzen zaizkigun elementuak izanda ere, errealitateari ukitu magiko bat eman nahian bezala ageri dira. Ipuin batzuek amaierako moraleja modukoa dakarte (Anton de Cidran edo Hildakoek gaztelaniaz hitz egiten zuten) eta beste batzuek aldiz, ametsa espresabide dutenak bereziki, giza inkontzientearen indarraz mintzo dira, interpretazio desberdinetarako aukera eskainiz (Arxemiro, Aleluia! edo Ispilua).
Isiltasuna da nagusi. Soinu bakan bat baino ez da entzuten. Anxel Foleren luma da, kriseiluaren argipean, hizketan hasi zaiguna.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza