kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez / Elkar, 2009

“Nora ez dakizun hori” edo idazlea(k) ez daki(t)en nora! Mikel Asurmendi / Irunero, 2011-09

Irati Jimenez kazetariaren arrastoa hartua nuen. Kazetaritzako bere idazkiak irakurriak —apurrak izan arren—, bere letrek —literatur idazle gisa— zabaldutako ildoa ezagutzeko gogoa izeki zidaten. Hartara, Nora ez dakizun hori-rekin menturatu nintzen, iaz egin ere. Eleberriak ez ninduen harrapatu. Ene trenpu eskasari egotzi nion Nora-ren bidean aitzina egin ez izana. Atx!

Udan ekin diot ostera ere (hamaika liburu ditut pilan emanak, R.S.-ren Hamaika pauso berrirakurtzen ari naizela). Honatx Nora ez dakizun horik iradoki dizkidanak.

Eleberrian barrena nindoala, Iratxe Esnaolaren Galerna eleberria laburrarekikoa heldu zitzaidan gogora. Enbata hartan galdu nintzen eta ezkor idatzi nuen hari buruz. Orain, honekin ere, antzean gertatu zait. Ez ditut bi liburuak alderatu nahi, ez dute zer ikusirik-eta. Alabaina, hau ere emakume batek idatzia denez, misogino baten antzo sentitu nuen nire burua. Hau malura!

Galernak eragindako zirimolan murgildurik, ez nuen liburua zertaz zihoan azaldu ere. Honena egin dezadan bederen: “Martin munduan gaindi ibili ondoren, Bilbora bueltatu da. Erretratu parrasta ekarri du, emakume bera agertzen da beti, erdi ostendua edo. (…) Norak, berriz, irratian dihardu gauez…”.

Ipuinak, sorginak eta likantropoak, maitasuna eta magia… Denak batera barneratu zaizkit Noraren ildoan, nahas-mahas. Hau anabasa! Eta ni, eskas, galdua, itota, nora eta nola ekin jakin gabetarik.

Iratiren eleberriaren bidez unibertsaltasuna antzeman nahi izan dut: gure partikulartasunetik mundurako izan eta munduaren iradokizunak nireganatzea. Nobelaren zioa izan liteke. Ez Iratirena, nirea diot.

Inpresioa daukat (Igartza saria edota Zubikaria saria, edo beste sariak tarteko) klennex-ko literatura (barkatu, marka bat publizitatzen ari naiz) jorratzen ari dela gurean. Hots, nago, azkar irakurri eta botatzeko —kontsumozko literatura— idazten dela gaur egun. Eta hori nabarmenagoa ageri zait belaunaldi berriko idazleen liburuetan. Ez da erruki kontua, benetan diot, ez penetan. Baina pena hartzen dut. Nork bere kontraesana!

Alegia, literatur iruzkingile izate honetan —kazetari ofizioan ari naizenez— idazle gazteek idazteko duten ahalmena ezagutzen dut. Zoritxarrez, literaturari ekiten diotenean, ez dute literaturak —nire gusturako, prefosta— eskatzen duen ardura hartzen.

Literatura idaztean, egunkariera-z edo aldizkariera-z harago joaten saiatu behar dutelakoan nago. Areago, Iratiren kasuan (barkatu al didazu afrontua Irati, arantza hau zure liburuarekin atera izana), berak egunkariera-z edo aldizkariera-z idatzitako testuak Nora ez dakizun hori eleberriko “literatura” baino askoz duinagoak eta jasoagoak baitira.

Nora ez dakizun hori —nire gusturako, prefosta— “egungo” idazlea(k) ez daki(t)en nondik norakoaren isla da.

P. S. Ez sartu liburu hau Iratxe Esnaolaren Galerna eleberriaren zakuan. Enkas, diot.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak