kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Hutseaniko hazkurria / Joxemiel Bidador / Pamiela, 2010

Epika eta Lirika. Izan vs Egon. Pika eta Ebats Mikel Asurmendi / Irunero, 2011-08

Lemizkoz (lehenbizikoz) aitor dezadan titulu bera ontsa endelegatu gabe hasten dudala iruzkin hau. Gibelekoz aitzina. Bukaerakoaz amaieran aipatuko dut, eta beste delakoari buruzkoa, hots.

Hazkurria funtsezkoa dugu bizitzeko, baita funtsekoa ere Joxemiel Bidadorren poesia ulertzeko. Hutseanikoak, berriz, iradokizun gisara hartzen diot Bidadorri. Bere abizenak legez, poesiaz elikatzeko hainbat kontu eta zio iradokitzen dizkit hutseanikoak.

Bertsotan ezinean —Xalbadorren maneran, demagun— bere barne etsia —eta hesia— urratzen du poetak. Lemizkoz —Joxemiel Bidadorrek izkiriatu gisan— arauak —eta hesiak— urratzen hasten baita poeta, hitz neurtuen mugetatik aske, hitz lauetan. Barneko harrarekin borrokan, bere beste ni-arekin dihardu eleketan: lohia eta hordia iragan ditu poetak. Orekan ibili aldera betiere, identitate gabetasunaren lanturua jasan du, hiriaren morrontza —aitaren etxerik gabe dabil munduan— gizonkiaren plazera eta desplazeraren porrota eta egungo (euskal) poesiaren Niaren proiekzio faltsua agerian utziz.

Barneko etsia urraturik, kanpo etsiaz dihardu buru-belarri segidan. Hari jarraikiz hauxe ikasi diot: jaioz geroztik heriotzari buruz tai gabe abiaturik, buru-belarri ezpalkatzen ditugu memoriaren barruan aterpetutako oroitzapenak. Sekula baino gehiago memoriaz elikatutako izakariak baikara gaur egungo munduan. Zoriona merke saltzen zuen jendarte-merkatu honetan honen alternatiboa izan zaitezke, baina libre ez.

Barne zein kanpoko etsia mendera ezinak direla onarturik, historiaren harrobia zama kargaturik, munduan jarraikitzen ausartzen da poeta, oldarkor: gibelekoz aitzina, ezkortasuna onartzen du —etsipena nagusi izanagatik errealitate gordinari aitzi eginez— naufragoa izaki. Heriori erregu egiten dio, baikor egin ere, jakinik ezin dugula harengandik libratu, jakinik ere inspirazioa ez dela nahikoa poema onak idazteko, poema onenak idatzi gabekoak baitira. Hutseanian geratutakoak agian, bidezidorretan biltzen direnak —edo bide dorretan geratzen direnak—; Bidadorrean, naski.

Eta beste azkenik: Garañoko gatazkaren (bart) bezperan egin besta isilean “Bidadorrean—, andrearen eta desgizonaren gauzatzea burutuko dugu, naski. Pika eta ebats / pika bietan eta ebats / pika bietan eta ebats / pika bietan eta ebats /…ezker eta eskuin / ezker eta hiru / erdizka eta hiru…

Epika eta Lirika. Izan vs Egon. Pika eta Ebats…

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak