« Zubia itzultzea | Harginaren eskarmentua »
Spray / Paddy Rekalde / Susa, 2011
Frontline Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-06-17
Iristen da une bat non bakoitzak bere lekua hartzen duela. Esango genuke eserleku bat, eta handik egin dezakegu ariketa franko. Paddy Rekaldek, Spray poesia liburuan, paretak, hiria, musika, putak, gizarteko baztertuak…, marrazten ditu, kasu honetan, spray poteak bere eskuan hartuta. Gure kaleetan spray baten koloreak ikusita, erreferentzia askoko irudiak gureganatzen ditugu, “Hori guztia eta gehiago eskuratu dute / halako free self service berri batez / supermerkatu ondoko kontainerretatik, / saiak ardi hilen inguruan bezala, hara bildu direnek”. Poeta bizkaitarra ezaguna da bere ibilbide literarioan, poemategiz poemategi, erakusten duen aldarrikapengatik, beharbada poesiari emanez halako rol sozial bat. Ez dugu lerratuko Celaya, Blas de Otero, Aresti, eta mota horretako poetekin, beharbada Paddy Rekaldek ematen dion tonua, ez delako aipatutako poeten berdina, baina giro soziala nabarmentzen da Rekalderen poesian, “Erletxeta Fucktory (Sex in the Basque Country) / halakoa izan ote zen Arantzazuko aparizioa? / hainbatek marketing izugarria iritziko zion kontuari / takoi luzeen gainean zebilen giza lurrikara ikusi barik”. Salaketa da Paddy Rekalderen tonua, batzuetan nolabaiteko errieta tonua ere agertzen da hainbat poemetan, beharbada egileak poesiaren eginbeharra hori irudikatzen duelako.”Mickey Mouserenarekin pareka dezaketen / (a! pop artea zoragarria zara…)”. Izaera oso markatukoa dela ezin ukatu, abangoardiarekin zentzu klasikoenean harremanetan ipintzen dituena. Hortaz, poesia modu hauek maite ez dituenak nekez asebeteko du Paddy Rekalderen azkeneko lanak, eta alderantziz, halakoak maite dituenak nekez topatuko du ezer harrigarririk. Irakurlea ez da asaldatuta geratuko, ez eta engainatuta.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez