« Silabetan | Kartzelako denbora »
Zu zara orain txoria / Mikel Etxaburu / Elkar, 2011
Aldarrikapen poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2011-04-02
Mikel Etxaburuk poema liburu bat argitaratu berria du, Zu zara orain txoria izenburua duena. Liburua testuinguru oso markatuan izan zen idatzia, eta horren eragina nabarmena da testu osoan. Izan ere, idazleak kartzelan egon den bitartean idatzi ditu bertako poemak eta, gauzak honela, ez da harrigarria izango poema askotan kartzelari buruz egindako erreferentziak agertzea. Edonola ere, hiru zati ditu poema-liburuak: “Ez-lekuak” eta “Leku pribatuak” dira lehenengo bi zatien izenburuak. Hirugarrenean, berriz, bi izenburu agertzen zaizkigu: testuan “Lekuak” soilik ageri da; aurkibidean, ordea, “Leku posibleak” irakurtzen dugu. Espazioari buruz egiten diren erreferentzia hauek askotan erlazio zuzena izaten dute identitatearekin, zeren ematen baitu poetak munduan bere tokia bilatzen duela. Hau da, norbait izatea nonabitekoa izatearekin parekatzen da askotan. Baina lehenengo atalean agertzen zaizkigun poemetan batez ere kartzelaz aritzen delarik, ez-leku bat nekez izan daiteke identitatearen euskarria, identitatea bera arroztasunean oinarritzen ez bada. Beraz, norberaren identitatea ukatzen duen ez-leku batean bilatzen du poetak euskarri afektibo bat, eta hori maitasunean egiten du, “Leku pribatuak” izenburuko atalean agertzen diren poemetan ikus daitekeenez.
Poema hauetan, irudimena lagun, poetak “zu” bat du gogoan, eta honekin bat egitean aurkitzen du ez-lekutik ihes egiteko aukera. Hirugarren ataleko poemetan, poetak etorkizunerako proiekzioa egiten du, lekuaren erreferentzia utopian aurkitzen duelarik. Inon ez dagoen toki hori asmoetan ikus dezakegu, eta hirugarren atal honetan agertzen zaizkigun toki exotikoen aipamenek liluraren ideia ere pizten dute. Beraz, ibilaldi honen amaieran identitatea helburuetan aurkitzen dela adierazten zaigu eta, lehen esandakoa pixka bat aldatuta, norbait izatea toki propio bat amestearekin parekatzen da. Izan ere, hirugarren atal honetan “Mundua ekarri ametsen neurrira” bezalako lerro bat irakur daiteke.
Formaren aldetik poesia hau oso konbentzionala dela esan behar da, egitura paraleloetan eta errepikapenetan oinarritzen baita, bestelako osagai poetiko berezirik gabe. Eta sinbologiari dagokionez, itsasoarekin erlazionatutako arlo semantikoko hitzak agertzen zaizkigu behin eta berriro. Poema liburu honetan aurkezten zaiguna ikusita, idazleak poesia aldarrikapen bihurtu duela esan daiteke.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi