« Erdi ametsetan | Bizi puskak eta puskak biziz »
Uso bat gehiago / Patxi Ezkiaga / Ibaizabal, 2002
Jakituria eta poesia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-05-11
Patxi Ezkiaga poetak mundu aberats eta oparoa du, begien aurrean ez ezik, begien atzean ere bai, barre-muinak hitzez eta irudiz beteak baititu, itsasontzi-sotoak balira bezala. Noiz edo noiz kanpora jaurti behar dira horiek, kanpoko airean bakoitzak, irudi zein hitz, bere nortasuna har dezan; barruan, izanez ere, minean ustel baitaitezke.
Poesia da Patxi Ezkiagak nahigabe ere lantzen duen jeneroa; horregatik harritzekoa ere ez da, beste testuak idatzi nahi dituenean ere, poesia azaltzea, poesiak hitzen eta irudien artetik sortuz bere tokia egitea, azalean eta mamian geratzea: “ez nazazue ahantz” esanez bezala.
Baina, egia esan, Patxi Ezkiagaren liburu honetako testu laburretan poesia dagoela zalantzan jar ez daitekeen kontua bada ere, ez da ohiko poesia. Alegiak, gutunak, aipuak, prosazko poemak, adibideak, elkarrizketa jakintsuak, aforismoak, dira liburua osatzen duten testuak; jakituriaz eta edertasunez beteak.
Esaterako, gustatu egin zaidalako, honako hauxe aipatuko nuke: “Erlea basakrabelinaren begian pausatu, ostadarra miazkatu… eta urrundu egiten da zauri bat utziz. Amodioaren eztenkada”. Izenburua zein ote: Zoriona.
Horrelako testuak dira, sailkatzen zailak, alegiatik poemara oso erraza joaten baitzaio eskua (edo poesia) Patxi Ezkiagari. Garai batean doinu horretako liburuak ugariagoak ziren, jakituria-iturri gisa batez ere, gaur egun direnak baino, noski. Galdua baitugu testu laburrarerako maitasuna. Testu laburrak, berez idazten zailenetakoa izan, hutsik, txikienak hankaz gora jartzen baitu bera eta erabat txikitu ere bai batzuetan, perla txiki baten antza du: biak ala biak ederrak baitira, biek ala biek distira egiten baitute. Hona hemen beste testu bat: “Egiazko lagunak odolak jokatzen duen modura jokatu behar du: inork deitu gabe, lasterrean etortzen da zaurira”. Esan al daiteke gehiago hitz gutxiagorekin?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez