kritiken hemeroteka

8.689 kritika

« | »

Buru ta zioak / Fito Rodriguez / Utriusque Vasconiae, 2010

Esan ta kontraesanak Ainara Maia / Gara, 2011-02-18

Gauzarik garrantzitsuenak ESAN gabe doazelako idatzi egin eta egiten dut, eta esan gabe doa artikulu hau.

Bat-batean ezin esan dena idatzi beharrean idatzi du Fitok aforismo eta gogoeta multzo hau, eta ezin esan beharra aunitz da olerkari lotsati mutu honengan, normalean ahoz esan gabe doazkidalako hitz garrantzitsuenak, eskuz idatzita utziz.

Aire herrikoi gisa, erraz eman dizkio aholkuak poetikoki Fito maisuak idazlegai betiereko honi, eta liburu osoa gorriz azpimarratzeaz gain, pentsarazi dit idazketa eta irakurketaren inguruan:

Baga. Izan al daiteke inoiz idatzi ez den maitasunezko eskutitzik? Bai, Fitok ere baietz esaten dit, izan daitekeela inoiz IDATZI ez den maitasunezko eskutitz bat, bakardadean eta isiltasunean maitearekin komunikaturik, bihotz-odolaren bitartez iristen baita adierazia, ez ahozko, ez idatzizko adierazpenak ere izan daitezkeelako.

Biga. Literatura idazketa eta irakurketa baino aunitzez gehiago delako ez da ez zientzia ez filosofia; literatura etengabeko bilaketa bat da. Eta bat-batean hitza, isiltasuna eta bakardadea puskatzen duena; hori ere bada literatura, (biz)hitza. Bakardadea eta isiltasuna baitira ezinbesteko fikzio hitz hori sortzeko, bestearen kontraesana behar dugu gure esana izateko. Ez gara geure buruaren jabe, esan eta kontraesan etenik gabeetan bilatzen gara literaturan. Nire barne-barneko guztia azalarazi arren, idatziz gero, fikzioaz ari gara, eta fikzio oro autobiografikoa da, ala? Zeren eta zer ote da egia eta zer gezurra? Bakarrik eta isilik nago munduan, eta ez da normala, gizarteak ez baitu erraz onartzen ni bezalako neska isila eta bakartia.

Higa. Egon al daiteke noizbait idatzi den maitasunezko eskutitz baten erantzunik? gizarteak ez du erraz onartzen idazlearen nahigabea, esana eta idatzia desberdinak baitira. Idazkera pentsatu eta esan aitzin badoa, eta erraz idazten badut ere beti ez dut behar bezala idazten. Pentsatu aitzin, sentitzen dut, eta horregatik niretzako bakarrik idatzi izan dut, eta besteentzat idatzi dudalarik mindu ditut lagun-minak. Norberaren ahalegin handiak denona dena ulertzeko eta maitatzeko modua da, idazketa minaren ondorengoa dela ulertzea, irakurtzea. Eta min dut nire maitasunezko eskutitzek ez dutelako erantzunik jaso sentitzean, edo agian, jaso dut isiltasunaren bitartez? Norberaren ahalegin handiak lorpena dakarrela esan dit idatziz Fitok. Gizarteak ez du erraz onartzen baliagarria ez dena.

Laga. Hitzak berez sortzen dira, baina literaturaren lana hitz horiek elkartzea omen da. Adierazteko gaitasunik ez badago, idazleak bilatu egiten du, eta horretarako besteen testuak irakurriz norberak bere buruari kasu egiten dio. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiot Gara egunkariaren Mugalarikooi irakurtzeko eta idazteko aukera honengatik, eta mila esker irakurleei ere bai. Ez adiorik! Poesia eta literatura jolasa dira enetzat, heldutasuna galtzen ari naiz literaturaren bide hauetan. Literatura haurtzaroko oroitzapenen ordezkoa dela esan baitit Fitok, eta gozaldi horrekin probesten segi nahi dut.

Boga. Literatura jolasa izateaz gain, diziplina ere badela kontraesan dit Fitok, eta heldutasuna galduz garatzen noa aitzina bizitzan. Gizadia garatzen duena idazketa baita, eta ahaleginak beti balio du. Etengabe hobetzen laguntzen du literaturak, eta bizhitza arruntean ez dagoena ikusten laguntzen du. Sega. Kultura ez baita natura, baina mundua ulertzen laguntzen du irakurketak, eta bihotzetik irakurtzen jakin behar da. Barka gaizki esanak edo idatziak, eta onak gogoan hartu, irakurle.

Zai. Zure eskutitzaren zain nago, esan edo idatzi nahi duzuna, badakizu, idatzita utzi arren, irakurleona baita erantzuna: Ainara Maya, Unihotel, Cejkova 21, CZ-61500 BRNO, Moravia (Txekiar Errepublika). xorinokantharia@hotmail.com. Zoi. Sorgintzan segi dezagun. Bele. Sorkuntzaren ardatzaren gainean hegan, laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik!

Hori da literatura.

Azken kritikak

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak