kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Bitsa eskuetan / Miren Agur Meabe / Susa, 2010

Minaren usaina Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2010-12-31

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren bere hirugarren poema liburua dugu Bitsa eskuetan. Liburuaren azaletik hasita, biluzte bat dago, esanez bezala, hau nauzue. Aurrez aurre irakurleak aurkituko du emakume poeta baten sentimenduen bilduma. Liburua hiru ataletan banatua dago, La vie en rose —poemarioan keinuak daude frantses hizkuntzari—, Harearen geriza eta Zapitxo intimoak. Miren Agurrek, bere poesia liburu guztietan, benetakotasuna du abiapuntu, eta Bitsa eskuetan berriro ere horren lekuko dugu. Bere bertsoetan ez dago gezurrik. Horretan bere ariketa poetikoa oso zintzoa da, hain zintzoa, non batzuetan gardenegia den, “Ohitzen ari naiz esaten / ez nauzula maite, ez zaitudala maite / Moi je ne suis plus ton amour, toi tu n’es plus mon amour. / Horixe ikusten , horixe onartzen, benetan ulertzen”. Ez da zaila irakurlearentzat hainbat poemekin hunkitzea —bereziki Harearen geriza atalean— Meabek hitz neurtuak, finak, erabiltzen baititu poemak egoki borobilduz, melankoniaren bidezidorrei ateak irekiz: “Galtzerdiak ipini dizkiot. Oinak bero ditu oraindik /. Irribarre egin didala begitandu zait /. Hileta-etxekoek txirrina jo dute zortzietan /. Ez dut berriz gorputz hau ukituko”. Badago liburu honetan, agian nabarmendu beharko genukeen beste ezaugarri bat: Miren Agur Meabek badu joera sentsualitaterako, baina oraingo honetan, beste jauzi bat egin du, eta bere poesiari intuizio eta arrazoizkotasunaren leihoak ireki dizkio, lirismoa ito gabe. “Izan gabe ere hemen zen, / gosearen zelaian. Baina etorri zen. / Arratsalde xaloa hondartzan: / konpotazko hodeiak haitzen parean. / Irribarre zuk jendeari ur ertzean, / gaixo terminalaren fedeaz”. Irakurle, ez zara damutuko bitsa honetan murgiltzen bazara.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak