kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Azukre xehea gatz larria / Mikel Hernandez Abaitua / Alberdania, 2010

Oroitzapenen kronika Iban Balerdi / Gara, 2010-12-17

Ohiko fikziozko liburu bati heltzean, istorioa nolakoa izango den izaten dut zalantza nagusia. Hots, zer kontatuko didan, kontatuko didan horrek harrapatuko nauen eta gozatuko ote dudan. Ondoren, estiloari, erabilitako egitura edo lexikoari erreparatzen diet. Kontatutako horren guztiaren atzean, benetako zenbat gertaera sartu dituen pentsatzea ere atsegin dut. Horrelako pertsonaiaren bati gertatuko al zitzaion halako zerbait? Deskribatzen duen toki horretan egonda al nago? Agian ez, baina ziur egiazkoak diren xehetasunak erabili dituela asmatzeko garaian.

Esku artean duguna bezalako liburu baten aurrean, berriz, beste era bateko sentsazioak izaten ditut. Existitzen den pertsona bat, existitzen diren pertsonei buruz mintzo da, existitzen diren tokiez eta benetan jazotako gertaerez. Baina asmatutakorik egongo al da bertan? Edota, zer utziko ote du esan gabe? Zalantza desberdinak, irudimena martxan jartzeko bestelako abiapuntuak.

Mikel Hernandez Abaituaren azken berrogei urteetako oroitzapenen kronika bat da honako hau, berak bizitako eta ikusitakoak denboraren iragazkitik pasa ostean iritsi zaiguna. Denbora tarte horretan, franskismoaren azkenaldetik gaur egun arte, gauza asko pasatu dira bai munduan, bai Euskal Herrian. Horietako batzuk liburuan agertzen dira, hala nola, Woodstock-eko musika jaialdi entzutetsua, euskarazko ikasketen sorrera edota ETAren jarduna. Antzeko gaien inguruan baitabil autorea kontakizun guztian zehar, alde batetik, kultur arloari eta bereziki literaturari buruz, eta bestetik, egoera politikoari buruz. Eta ez horietara nahita lerratu delako, bere bizitzaren parte garrantzitsu direlako baizik.

Literaturaren gaineko erreferentziak ia etengabeak dira, euskal filologiako ikasketen garaitik hasi eta Ramon Saizarbitoriaren obrari buruz egindako tesiaren aurkezpena arte. Tartean hainbat eta hainbat pertsona ezagunen izenak, esaterako, Josu Landa, Koldo Izagirre, Tere Irastortza, Bernardo Atxaga, eta abar. Sasoiko zenbait literatur talderen sorrera edo eboluzioaz ere badihardu, Oh! Euzkadi, Pott eta Susarenaz, besteak beste. Batzuekin nahiz besteekin izandako harremanak, tirabirak, haserreak eta adiskidetzeak kontatzen ditu, baita gertatutako anekdota desberdinak ere. Halaber, bere hasiera-hasierako ipuinek eta ondorengo liburuek izandako harrera nolakoa izan zen azaltzen digu.

Politikarekin lotutakoak dira garrantzia handia duten beste kontu batzuk. Azken lau hamarkadetan gure herrian kokatutako liburua izanik, eta gertutik egoera gogorrak bizitzea egokitu zitzaionez, ez da harritzekoa honek guztiak toki zabala hartzea edo uneoro presente egotea. Gainera nabari da oso modu sentiberan bizi izan zituela hauetako egoera asko, beragan eragina izan zutela eta bere garapen pertsonalean mugarri bihurtu zirela.

Finean oso modu atseginean irakurtzen den liburua da eta Euskal Herrian hamarkada hauetan jazotakoak hobeto ulertzen laguntzen duena. Euskara eta euskal literaturarekin erlazionatutako jendea behar bezala ezagutzeko baliagarria da, asko baitira hemen kontatzen direnak, ziurrenik konturen batzuk narrazio hauetatik landa utziko zituen arren. Apustu ausarta egin du autoreak lan honekin, eta agian estilo bereko beste batzuei bidea ireki die.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak