« Zoriontsu gara? | Testigantza umil bezain sakona »
Reckless, harrizko haragia / Cornelia Funke (Aiora Jaka) / Elkar, 2010
Ipuinetako mundua Javier Rojo / El Correo, 2010-10-16
Cornelia Funke idazle alemaniarra nahiko ezaguna da gazte literaturaren arloan egin duen lanagatik. Euskaraz ere agertu ohi zaizkigu bere liburuen itzulpenak. Orain argitaratu den nobelak Reckless – Harrizko haragia du izenburua. Liburu honetan, ipuin miresgarrietan agertzen den mundu fantastikoan oinarrituta, hamahiru urtetik gorako irakurle gazteentzako nobela bat egin nahi izan du, errealismoa eta fantasia uztartuz. Istorioaren protagonista Jacob Reckless da, nobelaren hasieran gaztetxo bat. Egun batean bere aita desagertu egin da eta mutilak beti itxita egoten den aitaren gelan ispilu magiko bat aurkituko du, beste mundu batera ate moduko baten parekoa. Beste mundu horretan. Bizirik aurkituko ditu ipuin miresgarrietan ohikoak diren izakiak. Mundu horrek, beste aldetik, XIX. mende bukaerako Europako Erdialdearen antz handia du. Urteak pasatu ondoren, ikusiko dugu protagonista nola mugitzen den mundu horretan bere anaia Will salbatzeko asmoz. Maitagarriak, harrizko azala duten izakiak, ipotxak eta elfoak agertuko zaizkigu, baina, baita ere, industrializazioaren hasieran murgildutako hiriak, trenbideak eta are Lehenengo Mundu Gerrakoak bezalako hegazkinak. Mundu fantastikoa da, baina bere fantasian koherentzia gorde dezan saiatu da idazlea. Mundu hori gerran dago, eta nahiko egoera bortitzak azaltzen dira, planteamendu idilikoak baztertuta geratzen direlarik.
Egia da batzuetan horrelako osagai fantastikoen pilaketak gehiegizkoa dirudiela, idazleak eskueran zituen osagai guztiak sartuko nahi balitu bezala. Baina dudarik gabe istorio miresgarrietan agertzen diren munduak erabiltzeko eta gaurkotzeko saio interesgarria da, gazteei egokitua, eta gure munduan agertzen diren arazoak baztertu gabe: izan ere pertsonaien sentimenduak, irrikak, gorrotoak eta amodioak ez dira batere fantastikoak, pertsonaia fantastikoen maskaren atzean gu bezalako izaki kontraesankorrak aurkitzen baitira askotan.
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez