« Bukatu eta hasi | Mingostasun xaloa »
Gasolindegian / Yurre Ugarte / Alberdania, 2010
Mugak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-07-02
Liburu honek oihartzunarena egiten du. Ia lehen esaldian esandakoak bere errepikapena ekarriko du, geroago. Ipuinak dira liburuan bildutakoak, baina ipuinetan pertsonaiak, giroa eta tokiak errepikatzen dira. Ipuinek, bestalde, errealistak izan nahi dute, alegia oinarrizko errealitateari eutsi nahi diote. Alde horretatik, arraroa egiten da Kuros hilkorra izeneko testua, ipuin edo historia fantastikoa. Gainerakoak bai doinuz eta bai egituraz kidekoak dira, baina ez anaiak, ezta trukagarriak ere.
Bidasoa ondoko herri bat, auzune bateko gasolindegia dira testu hauetako guneak. Mugan dagoen espazioa da bata; ibaiaz beste aldean beste zerbait zabaltzen da, ezberdina baina neurri batean ezaguna zuhaitz baten adarra hesiaren bestaldera eroria bezala. Gasolindegia espazio hibridoa da, errepide ondoan eraikia. Autoak ibil daitezen lan egiten du, eta era berean geldiunearen sinbolo ere bada, gidarien eta berarekin doazen bidaideen atsedenleku. Ipuinak ere mugakoak dira nolabait. Errealistak izanik asko zor diote fantasiari, eta fantasiaren lurraldean patuak edo halabeharrak sortzen duen fikziozkoari. Gaur egun hain modako den kontaerari jarraitzen dio, horretan bederen. Fantastikoa da, esatetako, Ines Landen isats pianoaren pasadizoa; fantastikoa da piano horren inguruan gertatzen dena. Halako atmosfera magikoa sortzen da, aspaldiko narrazioetakoa bezalakoa.
Oso ipuin freskoak dira, dena dela. Oso hurbiletik kontatuta dirudite. Autobus batean joanik, ondoko eserlekuan eserita dagoenak guretzat kontatuko balitu bezala, bertatik bertara, eta beraren ahotsa eta beraren aho gustukoa adituz. Gasolindegira iritsi eta sakabanatu arte, noski.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez