« Aldarrikapen poetikoak | Distantziak »
Modernitatearen auziaz / Andoni Olariaga - Jon Jimenez / Jakin, 2010
Uste baino modernoago Beñat Sarasola / Berria, 2010-03-14
Euskarazko filosofia ikasleek, urte luzetan, Klasikoak saileko eta EHUren argitalpen zerbitzuko zenbait liburuz aparte, Jakin argitaletxeko Irakurgaiak izan dituzte erreferentzia bibliografiko ia bakar. Azken urteotan, zorionez, hainbat berrikuntza plazaratu dira —UEUk ateratako Filosofiako gida eta Elkarren Filosofiaren historia—, baina Jakinek bere bide tematiari jarraitzen dio, ale berriak kaleratuz.
Modernitatearen auziaz liburuak, printzipioz, modernitatearen eta postmodernitatearen gaia jorratzeko helburua du. Inori irudi lekioke apur bat zimeldutako gaia dela honakoa, sukar postmodernoaren garai loriatsuenak —80ak— igaroak direlako dagoeneko; alta, eztabaida bere zabaltasunean hartuz, oraindik ere aski lantzeko auzia dugula ohartzen ahal gara, filosofiaren eta filosofiaren historiaren gai potoloenak jokoan dauden heinean. Hain zuen ere, horixe egiten dute Jimenez eta Olariagak liburuan; hots, filosofia modernoaren irakurketa zehatz bat, egungo balizko garai postmodernoen oinarri modernoak salatzeko asmoz.
Joxe Azurmendiren eskola edo liburuetatik pasa den edonor laster jabetuko da, liburua esku artean hartzean, zegamarraren pentsamenduak goitik behera zeharkatzen duela. Modernia eta modernitatearen arteko bereizketa, esaterako, zuzenean hartua dago Azurmendirengandik, eta atarikoan esaten denaren kontra, nekez aurkituko dugu beste inon. Idazkera bera ere sarritan Azurmendirenera gerturatzen dela konturatuko gara. Liburua bi zatitan bereizia dago: alde batetik, Jimenezen zatia, zeinetan moderniaren muina esplikatzen baita, eta, bestetik, Olariagarena, moderniaren krisia azaltzea duena jomuga. Filosofia modernoaren historia gisa irakur daiteke, halaber, testua, hainbeste ezen zenbaitetan bere ildo nagusitik (modernitatea) sobera aldentzen zela begitandu baitzait, eta filosofoen teorien laburpen orokor bat ematera mugatu, modernitatearekin ondo lotu gabe. Alabaina, arazo konplexuok ahalik eta modu ulerterrazenean ematea lortu dute autoreok, zeina ez baita batere meritu makala Hegel edo Heidegger tarteko egonda. Lanaren egiturari dagokionez, lehenengo zatiko Aurretik eta ondoren zer? atala soberan dagoela iruditu zait, aurretik azaltzen dena errepikatzen baita funtsean —zenbaitetan errepikapena literala da—, eta amaieran konklusio gisako zatiren bat bota dut faltan, hain zuzen ere modernitatearen gaia aurretik azaldutako filosofiaren historiarekin hobeki lotzeko.
Liburuak modernitatea xehetasunez eta bere konplexutasunarekin aztertzeko parada eskaintzen digu. Ondo azaltzen ditu bere barneko dinamika —lehenengo modernitatea eta bigarrena—, zalantza zein kontraesanak, eta postmodernitate arinenetik osatu ohi den ikuspegi sinplifikatu eta zuritik aldentzen da. Ados nago, orobat, gaur egun postmodernitatearen mozorroaren pean jarrera dogmatiko ugari ezkutatzen direlakoarekin, eta zentzu horretan, material osagarri interesgarria da Jimenezek Lapiko Kritikoa sareko atarian idatzi berri duen artikulua, Giza eskubideen dogmatismoaren kontra. Horrekin batera, Berrian Jon Suduperekin polemizatu dute autoreek Dogmatismoaren kontra artikuluan.
Euskal kulturaren —eta bereziki filosofiaren— baitako bi izen berri hauen sarrera albiste ezin hobetzat hartu beharra dugu. Aski baloratzekoak dira haien gaztetasun, grina eta zorroztasuna nahiz eztabaidarako sena eta ausardia, batez ere, filosofiak eta eztabaida teorikoek presentzia handiegia ez duten gure testuinguru honetan. Ibilbide luze bateko lehendabiziko harria izan dadila.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi