« Historikoa | Amorru gosez »
Denbora enaren hegaletan / Karmele Igartua / Pamiela, 2009
Denboraren paradoxa Javier Rojo / El Correo, 2010-02-20
Karmele Igartuaren poema liburu honen izenburua irakurri bezain laster (Denbora enaren hegaletan) barruan dagoenaren gaineko susmoak hartzen hasiko da irakurlea. Izan ere, ‘denbora’ eta ‘enara’ hitzak batera agertzeak poesia erromantikoaren irudia ekartzen du berehala gogora, Becquer bezalako poeta baten eskutik. Eta liburuaren izenburua alde batera utzita barneratzen bagara orrialdeetan zehar, halako susmoak neurri batean behintzat betetzen direla ikusiko dugu. Poema liburu honetan badago alderik alde zeharkatzen duen planteamendu bat, eta bertan agertzen denaren ardatzaren indarrarekin agertzen zaiguna. Planteamendu honek denboraren izaera paradoxikoarekin du zerikusia, eta honela azal liteke: Denborak akitzen gaitu, denborak hondamendira eramaten gaitu, heriotzara; baina denboratik kanpo bizitzerik ez dago. Hau da: denboraren baitan bizitza eta heriotza aurkitzen dira eta ez dago bataren aukera egiterik, bestea ere hor dagoela onartu gabe. Denboraren izaera paradoxiko honi buruzko hausnarketa-saio bat da liburuan irakurri ahal duguna; eta, denboraren izaera hori kontuan hartuta, denboraz hausnartzearen ondorioz, existentziaz kezkatzera lerratzen da idazlea. Bestalde, denbora da aurrekoekin eta ondokoekin lotzen gaituen haria, eta gizabanakoaren existentziaren mugak harantzago daramatza horri esker. Hori guztia egiteko, idazleak naturalezan oinarri duten irudietara jotzen du, tonu postromantiko leuna duen poemetan. Bertan agertzen diren irudi eta tonu horiek tradizio handia dute literaturan, eta konbentzionalki poetikotzat hartzen direnetakoak dira berez. Esan daiteke, beraz, liburuak sorpresa handirik gabe aurkezten duela bere barrua, halako osagaiak erabilita poetikoa izateko arazo handirik ez baitu.
Poesia idealistaren ildotik mugitzen da, eta denboraren gaiarekin batera, eta honi lotura, halako poesian agertu ohi diren bestelako gaiak ere azaltzen zaizkigu hemen. Amodioa, adibidez, betetasunaren ideiarekin lotua, zeren amodioaren bidez nork bere mugak gainditzen baititu osoago izateko; edota ametsaren balioa, lortezina den osagai zehaztugabe bat azaltzen da-eta, ametsaren bidez bakarrik lortu daitekeena, ametsak muga fisiko guztiak gaindi baititzake.
Poesia konbentzionala da bai, baina hori onartuta, interesgarria ere bai, poesia honi osagai berriegirik eskatzen ez bazaio.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi