« Denboraren paradoxa | Gordin-gordin »
Urperatze handia / Karlos Linazasoro / Elkar, 2009
Hurrengo geltokia… Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2010-02-21
“Hiru egun jitoan igaro ondoren, naufragoak uharte jendegabetu batera heldu ziren”. Itzulingururik gabeko sarrera zorrotz eta esanguratsu horren bitartez, abiatzen da Karlos Linazasororen azken lana. Zuzenean gertaeren mailan kokatzen gaituen in media res gisako hastapen hau, nahikoa izanen da irakurlea kolokan uzteko eta bere atentzioa bereganatzeko. Narratzailearen ahotsak, egoera baten planteamendurako funtsezko koordenadak laburki aurkeztu ondoren, kontakizuna bideratuko duen naufrago robinsoniar berezien arteko elkarrizketa amaigabe bati hasiera emango dio. Hemendik aurrera, narratzailearen interbentzio gehienak unitate kronologikoak markatzera mugatuko dira, gainera, espazioa beti berdina izanik, ipuin luzea izatetik urrundu eta antzerkiari gerturatzen zaion lan baten aurrean gaudela pentsatzera bultzatzen gaitu, egileak berak dioenez “taula baten gainean oso ondo funtzionatuko luke”.
Oporretan daudelarik, atso-agure jubilatu talde baten itsasontzia hondoratu egingo da. Hiru egun noraezean ibili ostean uharte jendegabetu batera iritsiko dira, eta bertatik ihes egin nahian talde antolakuntza planetan dabiltzala, pertsonaien ezintasuna eta ezjakintasuna areagotuko duten galdera bidezko hausnarketetan murgilduko dira: Non gaude? Zer gara? Nondik gatoz? Zer da musu bat? Zer gara itsasoarentzat?…
Hala ere, edo-salbatzen-gara-edo-ez-gara-salbatzen (63. orrialdean) aukera besterik ez duen muturreko egoeran, linazasorotar liratekeen ironia zein umorea bezalako osagaiek lagunduta, galdera existentzialak planteatzeko eremu erabat surrealista topatzen dugu, ezin zelebreago diren pertsonaien eskutik sortua: sasimediku txoriburu bat; filosofo burugabe bat; apaiz bat meza-liburu eta guzti; herren bat, zuria edo urdina den ez dakigun marrazo baten bazka izandakoa, minik ematen ez dion hanka bat falta duena; ehun eta hamasei urteko agure bat; Jason izandako baina bizi berrian Justino izeneko belomarezale txoro bat… eta abar. Hauen eta beste askoren arteko elkarrizketen abiapuntuak logikoa ematen duen arren, inkomunikazioa eta aldrebeskeria da nagusi, pertsonaia bakoitzak bere zoroa bizi baitu. Salbatuak nahi izatearen intentzioa, sekula aurrera eramaten ez den zerbait bilakatzen da, inoiz materializatzen ez den itxaronaldi absurdua bezala, Becketten En attendant Godot (1952) gogora ekartzearren. Becketten lanean, Godot izeneko izakiarenganako itxaronaldiak justifikatzen du beste bi gizakumeen existentzia. Hemen berriz, Linazasorok dioenez, “90 urtetik gora, 100 urtetik gora bizi eta gero, bizitzan zer leku duten galdetzen dute pertsonaiek”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez