« Jelosia | Gizarte ingeniaritza hutsengikorra »
Xahmaran / Jon Arretxe / Erein, 2009
Profesionala Javier Rojo / El Correo, 2010-02-13
Genero beltzaren barruan kokatu daitekeen beste nobela bat ekarri digu oraingo honetan Jon Arretxek. Xahmaran du izenburua (Asia Erdialdeko izaki mitologiko baten izena), eta liburu honetan Arretxek leku exotikoekiko erakutsi ohi duen zaletasuna agertzen zaigu. Izan ere, argumentua Turkian eta Alemanian kokatu du idazleak. Protagonista, Kawa izeneko gizon gaztea, Turkian bizi den kurdua da. Hiltzaile profesionala da, eta diru apur baten truke betetzen ditu bere mandatuak, inolako kezka etiko edo moralik planteatu gabe. Jendea hiltzen du ezer sentitu gabe, hiltzen duen jendea pertsona ez balira bezala. Mundu gogor batean bizitzea tokatu zaio, eta bere jokabideak mundu gogor horretan duela kausa ematen du. Kurdua izanik, turkiarren errepresioa bizi behar izan du bere familian, eta aita eta senideren bat ere galdu ditu errepresio horretan. Bestalde, bere amarekin bizi da, gurpil-aulkian aurkitzen den emakume bat, burua nahastua duena, eta ez dituena errealitatea eta ametsa bereizten. Kawak inguru guztia aurka duelarik, bizibideak mugatu du bere izaera eta jokabidea, jokabide horretan halako determinismo bat egongo balitz bezala. Baina hiltzaile profesionala izanda ere, plazera ere aurkitzen dio bere lanbideari, patologiaren mugan egon daitekeen modu batean. Halakoa da argumentuaren planteamendua.
Baina, egun batean, hilketa bat enkargatu diote, eta, bere lana egin ondoren, gauzak nahastu egiten zaizkio. Bestelako errealitate batekin egiten du topo, eta konturatzen da, berak egin dituen ekintzen atzean, beste esku bat dagoela, bera kontrolatzen duen botere bat. Hori dela-eta, Alemaniara egin behar du ihes, han bizi den anaia batengana. Alemanian, argumentuaren bigarren lerroarekin topatzen gara, han bizi baitzen anaiaz gain arreba bat ere, Kawa hara doanean, neska dagoeneko hilda egon arren. Arrebaren heriotza argitzen saiatzen da Kawa, eta berriro ere mundu ilun eta ezkutu batekin egiten du topo.
Bizitzaren zirkunstantziek gizajo eta gaizkile bihurtu duten gizaki baten aurrean gaude, eta, inolako etikarik ez zuela zirudienean, pertsonaiak errealitatearen kontzientzia hartzean, ikusiko dugu nolabaiteko jarrera etiko bat aurkezteko gauza dela. Edonola ere, hau guztia gertakarietan ikusten da, narratzailearen aldetik ez baitago inolako komentariorik, nobelan gertakariak baino ez dira kontatzen-eta; hori bai, Arretxek ohikoak dituen zalutasun eta abileziarekin.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez