kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Elurra sutan / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2009

Elurra beltz Leire Zubeldia / Gara, 2010-01-29

Elurraren bakea eta suaren garra nahasten dira Elurra sutan eleberrian. Izenburuak aditzera ematen duen moduan, sinbolismoz eta ideia moralez betetako istorioa kontatu digu Juan Kruz Igerabide adunarrak.

Haur literaturan ibilbide oparoa egin badu ere, helduentzako idatzi duen bigarren eleberria da hau. 2005. urtean argitaratu zuen lehena: Hauts bihurtu zineten. Trantsizio garaian kokatutako istorioa idatzi zuen orduan. Hain garai labainkor eta nahasian bide baten bila zebiltzan pertsonaiak sortu zituen. Eta istorioak erabat ezberdinak badira ere, bigarren eleberri honek ere badu loturarik lehenengo harekin. Elurra sutan eleberrian 1970eko hamarkadan bizi diren pertsonaiak dira ardatz. Trantsizioa ez da desengainu bat besterik izaten ari, galduta daude, eta denak ere ihesbide baten bila dabiltza. Kanpoko giro gatazkatsutik aldendu eta barne bakea aurkitzeko bidaia espiritualari heltzen diote: yogan aurkituko dute heldulekua.

Kandidok borroka armatuan sinesten du, baina ez da inoiz pistola bat eskuetan hartzeko gauza izan. Bilboko yoga zentro batera joaten da. Han ezagutzen du zentroko zuzendaria, yogi zaharra, eta horren semea, Ananda. Yogi zaharra teilatuan meditatzen ari dela hilotz aurkitzen du semeak. Betiko bakea aurkitu duen aitaren ereduari jarraituko dio Anandak, zentroaren gidaritzaren ardura hartuz. Kandidok galduta dabilen arreba, Sara, zentrora eramango du. Eta Sara Anandaz maiteminduko da, eta Ananda Saraz. Elkarrekin urratuko dute yogaren bidea.

Iñigo eta Maritxu dira zentrora inguratzen diren beste bi pertsonaiak. Elkarrekin hazi ziren Araotzeko baserri batean, Iñigoren aitak semea bertan utzi ondoren. Aitak semeari karpeta bat ere utzi zion, 21 urte betetzen zituenean emateko. Bertan, plan baten berri ematen da. Semeak itsu-itsuan aurrera eraman nahi izango du aitaren plana. Puntu honetan sortzen da pertsonaien arteko gatazka.

Iñigo eta Maritxuri haurrak zirela gertatutako anekdota bitxiarekin hasten da istorioa. Baina gero amaierari heltzen dio idazleak. Bukaerako zatitxo bat, erdi pareko beste bat, hasierarako itzulera… Kontaketak ez du denboraren kronologiarik errespetatzen, baina liburua amaitzean, irakurleak ez du arazorik izango desordenaturik kontatutako pasarteak dagokien ordenan jartzeko. Badirudi idazleak nahita sortu nahi izan duela nahaste hori irakurlearengan, bertako pertsonaiak bezala senti daitezen, galduta…

Idazlea amaieratik hasten bada ere, egia azkenera arte gordetzen du. Egia aurkitzeko, bidea egin behar baita. Baina ba al da egiarik? Eta baldin bada, egia bilatu eta zer? Zertarako? Igerabidek idatzitako istorioak ez du esperantzarako zirrikiturik uzten. Errealitatearen alderik negatiboena erakusten du. Elurraren alderik beltzena.

Liburu hau ez da elur bustia, mantso-mantso erori eta lurrean geruza sortzen duten elur maluten modukoa da, irakurleari gogoeta egitea eskatzen dion horietakoa. Igerabidek istorioak kontatzeko ahots propioa du. Oso antzekoa egin zait bere lehen nobelako eta esku artean dugun honetako tonua. Bestalde, badirudi Francoren diktadura osteko garaia idazlearentzat obsesio moduko bat dela. Hurrengo obran garai hau gehiago sakonduko ote du? Hurrengo obrarik izango ote da? Izan dadila.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak