kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Iragaitzaz / Pello Lizarralde / Erein, 2008

Iragaitzaz Beñat Sarasola / Beterriko Liburua, 2008-10

Gustave Flaubertek inoiz aitortu zuen bere ametsa ezerezari buruzko liburu bat idaztea zela, kanpoko inongo laguntzarik gabea, subjektu ikusezin bat gordetzen zuena bere baitan. Iragaitzaz — Ilunbistan liburua irakurri bitartean aipu horrekin akordatu eta pentsatu dut akaso Pello Lizarraldek ere zita bat izango duela Flaubertekin.

Lizarralderen aurreko nobela eta ipuin liburuen ildotik, honakoa ere ez da liburu samurra, gutxi du ikusteko literatura denbora-pasa gisa ulertzen duten lanekin. Gehiago da apustu estilistiko muturrekoa, irakurlea esperientzia narratibo berezi eta zorrotz batera eramango duena. Flaubertek nahiko lukeen gisara, liburua ez da oinarritzen inolako trama korapilatsu edo gertakizun ikusgarrietan. Kamioi baten pean azaltzen den kamioizalearen gorpua eta Martinek (Lasterrek) hildakoaren kamioia itzultzeko burutzen duen bidaia; ez hiltzailerik, ez detektiberik, ez traiziorik, ez misteriorik, ez sorpresarik, ez eztandarik. Kamioizaleen bakardadea eta denboraren igarotzea, ez besterik. Liburua erronka narratibo berezi horretan sostengatzen da, ezerezean zintzilik, estilo eta idazkera berari esker. Eta arraroa badirudi ere, hala ere, ez dago manierismorik, ez dago apaingarririk, ez eta lirismo merkerik. Zirujau baten zehaztasun eta hoztasunaz idazten du Lizarraldek, ez darabil soberako hitzik, erretorikarik.

Narraziogintzan, kritika anglosaxoiak kontatu (tell) eta erakutsiren (show) artean bereizten du. Hala, badira nobelak gauzak kontatu egiten dituztenak, eta beste nobela batzuek ordea, gauzak erakutsi, azaldu egiten dituzte. Bigarren narraziogintza honetako maisutzat hartzen dira XX. mendeko narratzaile estatubatuar garrantzitsuenetako batzuk (Ernest Hemingway, John Steinbeck, Raymond Chandler etab.). Bada, inon kokatzekotan, ildo honetan kokatu daiteke Iragaitzaz hau, erakutsi egiten duen narratzeko moduan, alegia. Eta ez nolanahi gainera, izan ere, esango nuke Lizarralderena narraziogintza mota honetako saiakera muturrekoa dela, eta honenbestez, adibide paradigmatikotzat har daitekeela. Euskal literaturan idazle estatubatuar hauen (eta Raymond Carver, noski) zale andana omen dago, baina iruditzen zait inork ez dituela menderatzen teknika eta tradizio hauek Lizarraldek adina.

Honetaz guztiaz ohartzeko adibide bakar bat jartzea aski dela iruditzen zait. Liburu honen irakurleren bati inoiz La Nava herrixkako kaleetatik ibiltzea suertatzen bazaio, ziur naiz “ni hemen izana nago” esango duela bere baitarako.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak