kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Etxe hutsean / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2009

Alfa eta omega Igor Estankona / Argia, 2009-07-12

2004an, ia batera joan zitzaizkion Karlos Linazasorori ama eta aita, eta eurek utzitako etxe hutsean idatzi ditu, terapia antzera, liburu honetako poema bihotzekoak. Oroitzapenak bizitzarekin nahastu zitzaizkion halabeharrez tolosarrari. Gurasoei agur esan die liburu honekin, era berean diosal eginez txikitako, gaztetako, betiko txoko, jostailu, berba, altzariei…

Etxe hutsean samur hau ez da kantu etsitu bat, heriotzari zentzua bilatzeko —beste— ahalegin bat baino. Heriotza eta gomutak, honenbestez, liburuko pertsonaia bihurtzen dira, autorearekin batera.

Lirismo sinple eta hurrekoa erabiliz, Linazasororen estilo jolastiarekin eta artifizio barik idatzia dago liburua. Fina da haikuetan laburbiltzen dituenean hainbat sentimendu, dibertigarria da aspaldiko pasadizoak dakartzanean eta ederra, uneka, etxe hartan bizi izan zen haurrari uzten dionean boligrafoa hartu eta idazten.

Poema estandar bat eta hiru haiku, beste poema estandar bat eta hiru haiku… egitura horri jarraituz eroango zaitu Linazasorok intimitateraino, autoreak berak egindako marrazki lazgarriek doluaren samina gogoraraziko dizutelarik. Fama txarra dauka heriok, baina poetak, kasu honetan, desmitifikatu egin du, hizkera ulerterrazera ekarri du, bizitzara ekarri du: “Beheko sua / burruntzi urdinkaretan / urtuz, gaixua. // Entzun oraindik / txingarrek utzi zuten / musu usaina!”. Ederto ekidin du autoreak hain arriskutsua izan ohi den gehiegizko nostalgia. Badiot: bizi-bizirik dago heriotza liburuan, eta beraz bete-beterik dago etxe huts hau ere.

Sinplea baina sakona, horrelakoa da Linazasorok proposatzen digun terapeutika, normala delako norberaren munduetako bat desagertzean norbere zati bat ere desagertzea, eta amorrua sentitzea, gero malenkonia, inoiz baita harridura ere. Zainetan poesia daramanak galerari kantatzen dionean, ostera, zentzua har dezake absurdurik handienak ere: ahazten laguntzen du gogoratzeak.

Linazasorok dio ez dela egundo gehiago itzuliko gurasoen etxera, ez dituela zapalduko zoru horiek. Egia esan, beti distiratsu egongo dira liburu honetan. Beti beteta.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak