kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Errenteria Hiria ipuin-lehiaketa / Askoren artean / Ereintza Elkartea, 2001

Hazia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-03-09

Ereintza Elkarteak 1983.ean lehendik gaztelerazko lanentzako soilik zen ipuin lehiaketa euskarazkoei zabaltzea erabaki zuen, eta handik aurrera lehiaketa horrek urtero-urtero idazle berriak eman ditu ezagutzera, saria medio. Ez naiz hasiko hemen sarien garrantzia edo garrantziarik eza aztertzen. Irudipena dut lehiaketek, gurean, inertzia bati jarraitzen diotela, eta, besterik ezean, ezer berririk ezean, eusten diotela aspaldian beraientzat asmatu zuten zereginari, gaur egunean egokiena ote aztertzeke. Ez dut esango lehiaketa gehiegi dagoenik gurean, izan ere ezagutzen ditudan lurraldeetan lehiaketak ere ugari antolatzen baitituzte, eta esan daiteke, poesiari dagokionez, poeta baino lehiaketa gehiago dagoela, hamar milatik gora baitira lehiaketok, eta poetak, ezta nahita ere, ezin esan hainbeste direnik. Poetak esan dut, baina horretan oker nengokeen, lehiaketazale den poema-idazle esan behar bainuen. Hamar mila poeta balego, horrek esan nahiko luke hamar mila poema-irakurle legokeela, eta datuen arabera ez da halakorik gertatzen. Bitxia da estatistika, dena dela, optimismorako zein pesimismorako arrazoiak ematen ditu eta.

Ereintza Elkarteak urte hauetan guztietan antolatutako lehiaketan irabazle izan direnen artean aipatzekoak dira honako hauek: Hasier Etxeberria, Juan Luis Zabala, Karlos Zabala, Joxe Manuel Bujanda, Eneko Fraile, Xabier Arzelus, Idoia Fraile, Aitor Zuberogoitia, Ander Izagirre, Pedro Mari Alberdi, Goio Ramos, Itziar Rozas, Xabier Alday, Eider Rodriguez eta Laida Martinez. Horietatik batzuk ezagunak dira, urteen poderioz idazle, eta ez halamoduzkoak, bilakatu baitira. Hasier Etxeberria, Juan Luis Zabala, Itziar Rozas esaterako.

Beste batzei buruz ezin halakorik esan. Jakitekoa da zerk bultzatu zituen denak ipuin bat idatzi eta lehiaketara aurkeztera, zein asmo eta helburuk jorik egin zuten halakorik. Denek nahi ote zuten idazle izan? Zerk ekarri die bizitzak guztiei? Auskalo.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak